Borrar
tziar Ituño 'Prosopagnosia' film laburreko irudi batean.

Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, Urnietan ikusgai ostegunean

Zortzi laburmetrai eskainiko dira DBH 3 eta 4. mailako ikasleentzako antolatutako bi emanalditan

DV

Lunes, 19 de mayo 2025, 12:24

Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren XXII. zirkuitua Urnietan izango da ostegun honetan ikastetxeetako DBH 3. eta 4. mailetako ikasleentzat antolatutako saio bikoitzarekin. Lehenik 8:30ean eta ostean 10:30ean, Euskaraldiaren baitan, Laburbirako 8 film hautatuak ikusgai izango dira. Zehazki:'Prosopagnosia' (Ekain Martinez), 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateo), 'Hor konpon' (Jone Arriola) 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño, Iraia Yarto), 'Utlandsk' (Alba Lozano), 'Europa' (Ekain Irigoien) eta 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy) proiektatuko dira. Azken biak Goya sarietarako izendatuak izan ziren.

«Hogei urteotan bide arrakastatsua egin du Laburbirak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du», diote arduradunek. Hala erakusten du aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu izanak. Aurten 51 herritatik igaroko da jaialdia.

Bi helburu nagusi ditu Laburbirak: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak. Oraingo honetan, ikusi ahal izango diren film labur guztietatik bi animazio bidezkoa izango dira, zehazki 'Plazer bat' eta 'Goodbye Keepler'.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, Urnietan ikusgai ostegunean

Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, Urnietan ikusgai ostegunean