Borrar
Joseba Sarrionandia, ekainean Bilboko Liburu Azokan, Elkanori buruz idatzi duen liburuarekin. e. c.
UPV/EHUren Udako Ikastaroak

Joseba Sarrionandiaren literatura-bidaiaren bitakora kaiera

EHUren Udako Ikastaroetan bi egunez hausnar egingo dute idazle bizkaitarraren unibertso literarioaz

m. imaz

Igandea, 17 uztaila 2022, 18:49

Comenta

Itsas irudiek garrantzi handia dute Joseba Sarrionandiaren literatura-lanetan. Ez da hortaz harritzekoa bi egunez Bilbon, Bizkaia Aretoan, UPV/EHUren Udako Ikastaroen baitan egingo den idazle bizkaitarri buruzko ikastaroaren izena izatea 'Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera', bere aurreneko liburuko poema batekiko lotura ere egiten duena. Mari Jose Olaziregi eta Nerea Eizagirreren zuzendaritzapean, astelehen eta asteartean, uztailaren 18 eta 19an, Sarrionandiaren lanetan asko sakondu duten zenbait aditu murgilduko dira haren sorkuntzan. Autoreak berak esku-hartze zuzena izango du aurrez aurre zein online jarraitu ahal izango den ikastaroan: bi hitzaldi eskainiko ditu, eta egun biak amaitzeko antolatu diren emanaldietan hartuko du parte, Ines Osinagararekin eta Ruper Ordorikarekin batera, hurrenez hurren.

Sarrionandiaren sorkuntza hizpide hartuta, ikastaroaren xede nagusia da idazlearen «unibertso literarioaz hausnar egitea da, eta ikastaroan zehar, haren testuei buruz pentsamendua eraikitzea». Lehen egunean, astelehenean, inaugurazio ekitaldiaren ondotik, 'Sarrionandiaren herbeste literarioa: kontrapuntuzko idazkerarantz' hitzaldia eskainiko du Nerea Eizagirre UPV/EHU eta University of Nevada Renoko doktoregaiak, eta Sarrionandia bera mintzatuko da segidan, hiru ordu laurdeneko izenbururik gabeko hitzaldian.

Ikastaroan genero ia denak landu dituen idazlearen alde gehienak, Sarrionandia poetari helduko dio Leire Bilbao idazleak astelehen goizeko azkenaurreko saioan, 'Poesia dena eta ez dena (ez diren gauzak ere badirelako)' hitzaldiarekin, eta itzulpengitza izango du hizpide Aiora Jakak ondoren, 'Tradutore tradittore. Sarrionandiaren liburutegian barna' hitzaldian. 18:30etatik 20:00etara, berriz, 'Olatu arteko txalupa arraroa. Letrak eta doinuak elkarrizketan' emanaldia partekatuko dute Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinaga musikariak.

'Sarrionandiaren 'Narrazio guztiak' berrirakurtzen' hitzaldiarekin emango dio hasiera bigarren egunari Mikel Ayerbe UPV/EHUko irakasleak, eta orain dela zenbait urte 'Itsasoa da bide bakarra' saiakeran Sarrionandiaren lanen eta itsasoaren arteko azterketa zehatza egin zuen Eider Rodriguez UPV/EHUko irakasle eta idazleak 'Kalaportuko marinela. J. Sarrionandiaren itsasoetan barna' hitzaldia eskainiko du.

Azken saioan, 11:30etik 13:00etara, Joseba Sarrionandiak hartuko du hitza, 'Bizitzan artekatutako liburuak' hitzaldia eskaintzeko. Ruper Ordorika musikaria izango du lagun arratsaldeko saioan, 18:30etatik aurrera aspaldiko adiskideak elkarrekin ariko baitira 'Memoriaren mapa. Abesti batzuen inguruko elkarrizketa' saioan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joseba Sarrionandiaren literatura-bidaiaren bitakora kaiera

Joseba Sarrionandiaren literatura-bidaiaren bitakora kaiera