Borrar
Las diez noticias de la jornada
Garazi Navarro, saioan kantuan.
'Udabarria bertsotan'

Izaro Bilbao eta Garazi Navarro, nagusi Ermuan eta Basaurin

Datorren ostegunean Gautegiz Arteagako eta Plentziako saioek itxiko dute sailkapen fasea

J. A.

Viernes, 23 de mayo 2025, 15:05

Izaro Bilbao Arostegi 183 punturekin eta Garazi Navarro Ugarteburu 191rekin nagusitu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren 'Udabarria Bertsotan' sailkapen fasean Ermuan eta Basaurin egindako saioetan. A multzokoan Ermuko Lobiano kultur gunean Iker Uriarte Urrutia (166,5), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (165,5), Peio Molinuevo Martin (165), Jon Martinez Beaskoetxea (147) eta Ana Picallo Perez (131,5) izan ziren kantuan; Basauriko Ibaigane kultur aretoan B multzoko Paule Ixiar Loizaga Legarra (183,5), Enare Muniategi Etxabe (182), Aitor Esteban Etxebarria (180,5), Kerman Diaz Franco (177,5) eta Iker Garitagoitia Astigarraga (172).

Munitibarren eta Bakion jokatu ziren lehen bi saioetan Asier Galarza eta Imanol Uria nagusitu ziren, hurrengo astean Balmasedan eta Orozkon izandakoetan Irune Basagoiti eta Araitz Katarain eta, oraingoz azken bietan, Ermuan eta Basaurin Izaro Bilbao eta Garazi Navarro nagusitu dira hurrenez hurren.

Sailkapena, honela da A multzoan: Asier Galarza Garai (194,5 ), Maite Sarasola Isazelaia (188), Izaro Bilbao Arostegi (183), Beñat Bilbao Landa (175), Araitz Katarain Mugarza (169,5), Iker Uriarte Urrutia (166,5), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (165,5), Peio Molinuevo Martin (165), Janire Arrizabalaga Munduate (159) Aitor Arrutia Azkueta (150,5), Ander Elorriaga Aresti (149,5), Jon Martinez Beaskoetxea (147), Illart Gumuzio Larrazabal (146,5), Ixone Asategi Narbaiza (145,5), Maider Altuna Urbina (141), Enara Gallastegi Barrenetxea (139), June Diaz Franco (136) eta Ana Picallo Perez (131,5).

Eta B multzoan Imanol Uria Albizuri (212), Garazi Navarro Ugarteburu (191), Jone Larrinaga Dañobeitia (186,5), Irune Basagoiti Agirre (185), Paule Ixiar Loizaga Legarra (183,5), Enare Muniategi Etxabe (182), Aitor Esteban Etxebarria (180,5), Ander Ucelay Aristi (180,5), Kerman Diaz Franco (177,5), Inazio Vidal Gurrutxaga (176,5), Arkaitz Zipitria Mendizabal 173,5), Iker Garitagoitia Astigarraga (172), Alexander Idoeta Anakabe (171), Ander Sarriugarte Garcia (170), Ion Barrocal Besga (169,5), Asier Alcedo Cano (169,5), Julen Ibarguengoitia Ordorika (168) eta Ander Aldazabal Olabarri (164,5).

Gautegiz Arteaga eta Plentziako saioek itxiko dute sailkapen fasea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izaro Bilbao eta Garazi Navarro, nagusi Ermuan eta Basaurin

Izaro Bilbao eta Garazi Navarro, nagusi Ermuan eta Basaurin