Iruri Altzerrekak irabazi du Txirristaka Bertsopaper Saria
Txirristakaren 'Quisiera ser alcalde' sortaren omenez gaia 'Alkate izan nahi nuke' izan da aurten
I. M.
Astelehena, 24 ekaina 2024, 11:45
Iruri Altzerreka Martinezek (Garai, Bizkaia, 2000) irabazi du aste-bukaera honetan lehiatu den Mendaro Txirristaka bertsopaper saria, In Leike kultur elkarteak eta Mendaroko Udalak berriro martxan jarri dutena Eusebio Mugertza 'Txirristaka' bertsolariaren jaiotzaren 150. urtemugaren harira.
Aurten berriro martxan jarri eta lehiatu den lehen edizioan Txirristakaren 'Quisiera ser alcalde' sortaren omenez antolakuntzak gai orokor bat jarri du, hain zuzen ere 'Alkate izan nahi nuke'. Aurkeztu diren bertsopaper guztietatik, denera 15 lan, epaimahaiak Altzerrekarena nabarmendu du eta, beraz, 1.000 euroko saria irabazi du bizkaitarrak. Era berean, Oier Etxeberriak eskuratu du bigarren postua eta harekin batera doazen
Helduen kategoriaz gain, oinarrietan gaztetxoena ere aurreikusia zegoen. Honetan orotara 74 lan jaso dira, antolakuntzak azaldu duenez, eta guztietatik Luken Zulaika Argoitia mendaroarraren lana saritu zuen epaimahaiak. Hala, Zulaikak 100 euroko kultura bonoa eta garaikurra jaso zituen. Bigarren saria Axular Larrañaga Gonzalezentzat izan zen. Larrañagak 50 euroko kultur-bonoa eta garaikurra eskuratu zituen.
Ekitaldian saritutako bertsolariek beren bertso-sortako bi-hiru bertso kantatu zituzten sari banaketa ekitaldian.