
Secciones
Servicios
Destacamos
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 18 de mayo 2025, 21:26
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, Udabarria Bertsotan, aurrera doa eta beste bi irabazle gehitu zaizkio pasa den astean Asier Galarzak (194,5 punturekin) eta Imanol Uriak (212) irekitako zerrendari. Balmasedan A multzokoek zuten hitzordua eta Araitz Katarain Mugarza nagusitu zen 169,5 punturekin. Orozkon, berriz, B multzokoak aritu ziren eta Irune Basagoiti Agirrek eskuratu zuen puntu gehien, 185.
Balmasedako Kultur Etxeko Areto Nagusian jokatu zen A multzokoen saioa. Gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu zen eta epaimahaia hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili zen. Horrela geratu zen sailkapena: Araitz Katarain Mugarza (169,5), Janire Arrizabalaga Munduate (159), Aitor Arrutia Azkueta (150,5), Ixone Asategi Narbaiza (145,5), Maider Altuna Urbina (141) eta Enara Gallastegi Barrenetxea (139).
B multzoko saioa Orozkoko Donibane areton jokatu zen. Gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga egon zen eta epaimahaikideak hauexek izan ziren: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan zen. Horrela geratu ziren puntuazioak: Irune Basagoiti Agirre (185), Ander Ucelay Aristi (180,5), Inazio Vidal Gurrutxaga (176,5), Arkaitz Zipitria Mendizabal (173,5), Ander Sarriugarte Garcia (170) eta Ander Aldazabal Olabarri (164,5).
Balmasedan eta Orozkon jokatutakoen ostean beste bi ostegun geratuko dira, maiatzaren 23a eta 30a, bakoitzean bina saiorekin. Behin hauek amaituta jakingo da lehen txandan aritu diren 48 bertsolarietatik gutxienez zein 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea. Ostean, udazkenean, batuko zaizkie 2023kotik sailkatutako bertsolariak -finalaurrekoetako fasean kantatu zutenak eta finalera heldu ez ziren bertsolariak-. Zifra zehatza aurrerago jakingo da, hauen izen-ematearen arabera.Lehen biak, Asier Galarza (194,5 punturekin) eta Imanol Uria (212), jada ezagun dira Munitibarren eta Bakion nagusitu ostean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.