Irulegiko Eskua, Archiletras de la Lengua Sarietan saritua
Joaquin Gorrotxategi eta Javier Velaza hizkuntzalariak nabarmendu ditu aurkikuntzarekin egindako ikerketa filologikoagatik
DV
Asteazkena, 28 ekaina 2023, 14:40
Joaquin Gorrotxategi, Euskal Herriko Unibertsitateko Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedraduna; eta Javier Velaza, Bartzelonako Unibertsitateko Latin Filologiako katedraduna saritu dituzte Irulegiko aztarnategiari eta Irulegiko Eskuari buruzko ikerketa arkeologiko eta linguistikoagatik. Hala ebatzi zuen Kulturaren eta, bereziki, hizkuntzaren eta literaturaren esparruan ibilbide eta ospe profesional nabarmena duten 13 pertsonak osatzen dute sarien epaimahaiak.
Irulegiko Eskuari egindako ikerketa filologikoaren saria Joaquín Gorrotxategik jaso zuen, bere hitzetan: «Irulegiko Eskua aurkitzeak izugarri aberastu du erromatarren aurreko hizkuntzen ezagutza», eta «gure ondare komunaren ezagutzan aurrerapauso bat da». Gorrotxategik Fernando Grande -Marlaska Barne Ministroaren eta Pilar Bello Archiletras aldizkariko erredaktorearen eskutik jaso zuen Sean Mackaoui artista suitzarrak sortutako jatorrizko lan grafikoa.
Pasa den maiatzaren 30ean aurkeztutako 149 hautagai-zerrendetatik 36 finalisten izenak argitaratu ostean Casa de América-n (Madril) egin zen ekitaldi publikoan jakinarazi ziren sarituak, Irulegiko Eskuaren lantaldea tartean. Ekitaldira kulturaren, politikaren, ekonomiaren, gizartearen eta diplomaziaren arloko pertsona ospetsuak bertaratu ziren.
Archiletras de la Lengua Sariak Arsenio Escolar kazetariak sortutako Archiletras komunikabide globala eta panhispanikoak ematen ditu. Urtero egiten dira, eta esparru globala dute, ez bakarrik Espainia mailakoa.