Borrar
Gipuzkoa bertsotan

Iñigo Gorostarzuk eta Uxue Fernanezek irabazi dituzte azken bi saioak

Soraluzeko eta Hernaniko lehiekin amaitu da sailkapen fasea eta osatu da txapelketarako txartela lortu duten 34 bertsolarien zerrenda

DV

Astelehena, 3 ekaina 2024, 12:41

Comenta

Apirilaren 25ean hasi eta 20 saioren ostean atzo amaitu zen Soraluzeko eta Hernaniko lehiekin, bata zein beste jendez lepo beteta, 2024ko udazkenean izango den Gipuzkoako txapelketari begirako sailkapen fasea. 'Gipuzkoa bertsotan' lelopean beste hainbat herritan izan dira saioak eta jada osatu da txartela lortu duten 34 bertsolarien zerrenda. Noski, hauei 2019an lehiatu eta txartela lortu zutenak batuko zaizkie.

Soraluzen Iñigo Gorostarzu nagusitu zen 337 puntu eskuratuta eta beste hainbeste egin zuen Uxue Fernandezek Hernanin 327rekin. Lehenarekin izan ziren Eneko Araiztegi (326), Izarne Zelaia (296,5), Peru Aiartza (293), Libe Goenaga (282,5) eta Eneko Beretxinaga (280,5) Haritz Alberdi gai-jartzaileak botatakoei erantzunda. Bigarrenarekin, bestetik, Aitor Zubikarai (322,5), Maddi Aiestaran (321), Antton Aizpurua (314), Maialen Akizu (309) eta Urko Egaña (292,5), hauek Maddi Labakak proposatutakoei erantzunda.

Bigarren itzuliko saio hauei bi multzotan banatutako 48 bertsolariek lehen itzuliko lehietan izandako puntuazioak batuta osatu da puntuazio hurrenkera arabera azken sailkapena. Hala, multzo bakoitzetik lehen 17ek lortu dute sailkapena, zehazki A multzoan Aner Peritz 'Euzkitze' (674), Oihana Arana (673), Jon Gurrutxaga (673), Eneritz Artetxe (660,5), Eneko Araiztegi (655,5), Haizea Arana (638,5), Manex Mujika (637,5), Beñat Iguaran (637,5), Iñigo Gorostarzu (637), Eli Pagola (636), Mikel Iturriotz (632), Endika Igarzabal (627), Aratz Igartzabal (625,5), Oier Etxeberria (624), Julen Zulaika (618,5), Ane Beloki (614,5) eta Manex Astigarraga Bergara (612,5) izan dira.

B multzoan, berriz, Maider Arregi (705,5), Ane Zuazubiskar (701,5), Andoni Rekondo (678), Aitor Tatiegi (657), Maddi Aiestaran (647,5), Unai Izagirre (645,5), Aitor Salegi (643), Uxue Fernandez (640,5), Maialen Akizu (640,5), June Aiestaran (636), Aitor Zubikarai (635,5), Manu Goiogana (635), Gorka Maiz (629), Andoni Mujika (627,5), Oier Aizpurua (614), Antton Aizpurua eta German Urteaga (613,5).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñigo Gorostarzuk eta Uxue Fernanezek irabazi dituzte azken bi saioak

Iñigo Gorostarzuk eta Uxue Fernanezek irabazi dituzte azken bi saioak