Borrar
Miren Artetxek doktoregai tesia egin artean eskainitako hitzaldietako batean, 2016an XDZ

Identitateak euskaraz garatzeko aukera eskaintzen dute bertso-eskolek

Miren Artetxek bere doktoregai tesian aztertu ditu Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak

DV

Donostia

Igandea, 8 martxoa 2020

Comenta

«Gazteontzat hizkuntza ohituren aldaketak, bereziki, gazte identitateak eraikitzeko estrategiak dira». Miren Artetxek bere doktoregai tesia aurkeztu du, Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak dituena ardatz. Ondorioztatu du identitateak euskaraz garatzeko aukera eskaintzen dutela bertso-eskolek.

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzek zein Mikel Laboa Katedrak esleitutako lehen ikerketa kontratutik eratorritako lana da Artetxerena; 2013an, erakundeok egindako lehen deialdi hartan eskuratu zuen kontratua.

'Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak: gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta legitimizazio prozesuak' izena du lanak. Jone Miren Hernandez eta Josu Amezaga irakasle eta ikertzaileen zuzendaritzapean burutu du.

Izenburuak berak zehazten duen moduan, Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbidea aztertu eta bertso-eskoletan garatu dituzten praktikak eta diskurtsoak behatu ditu. Hiztun berriei ere jarri die arreta ikerlanak.

«Hizkuntza ohituren aldaketak gazte identitateak eraikitzeko estrategiak dira» eta unean-unean, bizitzako aldaketa garaietan, hizkuntza ohiturak mantendu edo aldatu daitezke, hizkuntza mudantza deritzona, alegia.

«Ahaleginarekin baino, gozamenarekin lotzen duten jarduera eta harreman batzuen jiran, gazte identitatea eta hizkuntza identitatea talde eta norbanako gisa eraikitzeko parada eskaintzen die bertso-eskolek», Artetxeren aburuz. Hitza hartzea, lotsa galtzea, iritzia eraikitzea,… horiek guztiak eta gehiago partekatzen dituzte taldean: «Haiek aukeratuta eraikitzen ari diren gazte identitatearen ezaugarriak dira. Hori guztia euskaraz».

Ondorioztatu du txanponak bi aurpegi dituela hiztun berriei dagokionez: «Bertsotan ari denari hizkuntza gaitasun altua eta erabilera trinkoa egozten zaizkio», eta beraz, bertso-eskolan sozializatzea hiztun berrien legitimizaziorako akuilu izan daiteke. Aitzitik, traba ere izan daitekeela aipatzen du Artetxek, izan ere, «bertsolari kanonikoa hiztun legitimoa da», hiztun zaharra, alegia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Identitateak euskaraz garatzeko aukera eskaintzen dute bertso-eskolek

Identitateak euskaraz garatzeko aukera eskaintzen dute bertso-eskolek