

Secciones
Servicios
Destacamos
Hika Teatroaren 'Zorretan' antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 25. Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaiaren aburuz, hau izan da 2024an helduentzako konpainia profesional batek Donostian eta euskaraz eskainitako antzezlanik onena.
Agurtzane Intxaurragak idatzitako testuarekin eta bere zuzendaritzapean, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaren ditu protagonista obrak. «Maitasuna eta zaintzari buruzko tragikomedia absurdo» bezala definitu du Intxaurragak. Urrian estreinatu zuten Gazteszenan, eta oraindik biran dabilen lana da. Erdarazko bertsioa, 'Mi deuda', Dferian estreinatuko dute martxoaren 19an.
Epaimahaiak nabarmendu duenez, «oso modu egokian daude ekarrita taulara antzezlanean jorratzen diren gai sakonak, hala nola amatasuna, ama-alaben arteko harreman, zaintza, maitasuna edo dolua. Gaiari buruzko «beste begirada bat» landu izana ere balioan jarri du epaimahaiak, baita antzezleen lana, «indar handiz eta irudimenez beterik» taularatu baitute lana eta «umorea, absurdoa eta drama uztartzeko gaitasun paregabea dutela erakutsi dute».
Intxaurrangak azaldu duenez, 2022 hasi zen testua idazten, Eusko Jaurlaritzatik jasotako dirulaguntza bati esker. Baina idatzi ondoren «zalantzak» izan zituen oholtzara eramaterakon, «oso lan pertsonala delako, nik idatzia, zuzendua... ». Inguruko jendeak animatuta proiektua gauzatzea erabaki zuen, horregatik «bultzada hori» eman zioten guztiekin «zorretan» dagoela aitortu du. Hasieran umorea bakarrik lantzea zuen helburu, «baina konturatu nintzen bizitzari ezin diodala uko egin, eta guztion bizitza askotan tragedia da, absurdoa, eta beste batzutan komedia hutsa bilakatzen da».
Aktoreekin izandako sormen prozesua «luxua bat» izan dela azpimarratu du zuzendariak, testuan sinetsi zutelako eta «hezurdura eta gorputz handiagoa» eman diotelako testuari.
'Zorretan' Hika Teatroaren 35. urteurrena ospatzeko modurik «politena» izan da Intxaurragaren esanetan. Iazkoa urte «emankorra» izan zen konpainiarentzat, eta orain «landutako hazi guztiak jasotzen ari gara». Izan ere, Donostia Antzerkia Saria irabazteaz gain, antzezlanak Max Sarietarako sei hautagaitza lortu ditu: obra, zuzendari, egile, aktore, aktoresa eta ekoizpen onenari.
Hika Teatroak 12.000 euro eta Juan Ignazio Mendizabal 'Mendi' artistaren eskultura jasoko ditu sari gisa. Gainera, antzezlana berriro Donostian eskainiko dute martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Victoria Eugenia Antzokian 19:30ean. Gonbidapenak martxoaren 25ean egongo dira eskuragarri antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.
Helduentzako antzerki profesionala sustatzeko sortu zuen Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak 2.000 urtean Donostia Antzerki Saria. Urte hartan 7 antzezlan eta 13 emanaldi eskaini ziren euskaraz hirian, eta 25 urte ondoren, «helburuak neurri handi batean» beti direla onartu du Jon Insausti Kultura zinegotziak, izan ere 2024an 20 antzezlan eskaini ziren euskaraz Donostian.
Konpainiek euskaraz sortzeko erronkari erantzun diotela azpimarratu du Insaustik, baita publikoak ere, 2023an eta 2024an 11.000 ikusletik gora joan baitziren euskarazko antzezlanak ikustera. Agurtzane Intxaurragak Donostiako udalak sustatzen duen sari hau balioan jarri nahi izan du, eta erakundeek «euskara erdigunean» jartzea eskatu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.