Borrar
iñigo royo

Gure Zirkuak Tolosan amaituko du bosgarren bira, abenduaren 26tik 12 emanaldi eskainiz

Abenduaren 30eko eta urtarrilaren 4ko eta 7ko saioetarako sarrerak baino ez dira geratzen

europa press

Astelehena, 19 abendua 2022, 18:49

Comenta

Gure Zirkuak Tolosan bukatuko du bosgarren bira eta 12 emanaldi eskainiko ditu Gabonetan abenduaren 26tik aurrera. Abenduaren 30eko eta urtarrilaren 4ko eta 7ko saioetarako sarrerak baino ez dira geratzen eta www.gurezirkua.eus webgunean eros daitezke, euskal zirku ibiltaritik jakinarazi dutenez.

2022ko bira «zoragarria eta gogoangarria» izan da Gure Zirkua osatzen duten kideentzat. Izan ere, taldearen bosgarren bira izateaz gain, karpa berriro jendez lepo bete baita aurten eskainitako 101 emanaldietako ia bakoitzean.

«Txaloak, barreak, oihuak eta emozioak. Guztiak hartu du beste dimentsio bat, beste indar bat, pandemialdiko murrizketak atzean utzi eta zirkuaz bere osotasunean gozatu ahal izan duen karparen azpian.Herri handi eta txikietan, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan,eskualde euskaldunetan eta gero eta euskaldun gehiago dituzten eskualdeetan, Gure Zirkuak hazten jarraitu du 2022 honetan maiatzetik hona egindako egonaldietako bakoitzean», adierazi dute.

Orain, eta neguan atseden hartu aurretik, Gure Zirkuak bosgarren bira bukatuko du proiektuak sorterri izan zuen herrian, eta 12 emanaldi eskainiko ditu Tolosako Gure Zirkugunean: abenduaren 26an (18:00etan), 27an (18:00etan), 28an (18:00etan), 29an (18:00etan) eta 30ean (18:00etan eta 21:30ean), eta urtarrilaren 2an (17:00etan), 3an (17:00etan), 4an (17:00etan), 7an (18:00etan eta 21:30ean) eta 8an (12:00etan).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Zirkuak Tolosan amaituko du bosgarren bira, abenduaren 26tik 12 emanaldi eskainiz

Gure Zirkuak Tolosan amaituko du bosgarren bira, abenduaren 26tik 12 emanaldi eskainiz