Borrar
Xabier eta Martin Etxeberria Garro. E. A.

Gaztetxoek gogoko dituzten osagaiak, gurera ekarriak

Valerium Tremens neskatoa ardatz duen bilduma berria abiarazi dute Martin eta Xabier Etxeberria Garro anaiek

Nerea Azurmendi

DONOSTIA.

Asteazkena, 23 iraila 2020, 11:10

Comenta

Abentura, akzioa, adiskidetasuna, erromantzea, lehen maitasun istorioei lotutako emozioak eta fantasia apur bat. Horiexek dira, oinarrizko errezetan behinik behin, gaztetxoen arreta erakartzeko eltzera –liburura edo filmera kasu– bota behar diren osagaiak.

Xabier eta Martin Etxeberria Garro (Zarautz, 1974) idazle zarauztarrek bertako zaporea eman nahi izan diote formula horri, guretik eskainiz irakurle gazteei kanpotik datozen saga arrakastatsuetan bilatzen dutena. Azken batean, «irakurriz ondo pasatzeko eta literaturaz gozatzeko», atzo Elkar etxeak argitaratutako Valerium Tremens bilduma berriaren aurkezpenean esan zutenez.

2000. urtean lau eskutara idatzitako 'Airean ere negu usaina nabari da' ipuinarekin Lizardi Saria irabazi zutenetik, makina bat liburu idatzi dituzte elkarrekin, batez ere haur eta gazte literaturakoak, nahiz eta bakoitzak bere bakarkako idazle ibilbideari eutsi dion. Lan partekatura itzuli dira proiektu honekin, eta hirugarren kide bat bildu zaie: Iñaki Hidalgo ilustratzailea.

Izaki mitologikoak

Valerium Tremens izeneko neskatoa ardatz duen bilduma bi libururekin abiatu da, lehen entrega, beraiek bezalaxe, bikia baita. Protagonistaren izena, berez, Valeria Tremers da, Estatu Batuetatik Euskal Herriko kostaldeko herri batera bizitzera etorri den neskatoa. «Hamahiru urteko neska bat da, gurasoentzat oraindik haurra, beretzat, ia gaztea... Neska normala da, baina imajinazio handia du, eta bere izaera berezia dela eta segituan jarriko diote lagunek Valerium Tremens goitizena», argitu zuten egileek.

'Valerium Tremens eta traganarruak' da bildumako lehen liburua. Protagonista eta bere lagun hurbilenak, Sara eta Martin, aurkezteko balio du, baita sailaren ildo nagusia finkatzeko ere, izenburuak iradokitzen duen moduan euskal mitologiarekin lotura baitute istorioek. Kasu honetan, maiz zurrunbilo forma hartzen duten itsasoko traganarruekin. Horiekin akordatuko dira hain zuzen herriko marinel zaharrak hondartzan hilotz bat agertzean. Valerium Tremens eta bere lagunek ere izango dituzte arazoak traganarruekin.

Bigarren liburua 'Valerium Tremens eta Ehiztari Beltza' da. Ipar Euskal Herrian eta Pirinioetan izen hori ematen zaio Mateo edo Martin Txistu izenarekin eta beste hainbatekin ere ezaguna den izakiari. Europa osoan dago hedatuta, dena den, mendietan barrena atsedenik hartu gabe dabilen ehiztari alderraiaren legenda.

Hurrengo liburuetan ere euskal mitologiari lotutako pertsonaiek jarriko diote puntu magikoa istorioari. «Aldarrikatu beharko genuke osagai hori guretik har dezakegula, beti kanpoko erreferentzietara jo gabe. Hala ere, izaki mitologikoak ez ditugu betiko eran aurkeztuko, baizik eta sustraietara jota eta traje berriak jantzita», adierazi zuten aurkezpenean, nagusiki «testuingurua osatzeko» baliatuko dituztela argituz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztetxoek gogoko dituzten osagaiak, gurera ekarriak

Gaztetxoek gogoko dituzten osagaiak, gurera ekarriak