Borrar
Félix Morquecho
58. Durangoko Azoka

Gazte Eztanda izango da gaur Durangon

Antolakuntzak gazteei bideratutako programazioa antolatu du, guneetan hainbat keinu proposatuz

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 8 abendua 2023, 08:18

Comenta

Zatoz Durangora! Zatoz lagunartera! Zatoz «Euskal kulturak emateko daukanarekin ondo pasatzera» bertaratzeko deia eginda, Durangoko Azokak Gazte eztanDA! Antolatu du gaur. Bigarren urtez ostiralak gazteei bideratutako programazioa izango du, bai espresuki haientzako diren ekitaldiekin zein Landakoz gain dauden guneetan antolatutako programazioan aurkituko dituzten keinuekin.

Gazteei bideratutako eguna izanda, gunez gune antolatutako egitarauetan hainbat keinu izango dira. Hala, Plateruenan Eiderrek 'Loratzen' diskoa aurkeztuko du 12:10ean, Ithakak 'Biluzten' 16:50ean, Sara Zozayak 'Nara' 18:00etan edo Txopetek 'Nahiz eta jausi' 19:10ean.

Ohi bezala, Musika eskolak liburu aurkezpenak bilduko ditu. Martin Etxeberria. 'Kangaroo' (Elkar) poesia-liburuarekin hasiko du eguna eta jarraian izango dira Ane Labakaren 'Barraskiloek baino bat gehiago' (Erein), Irati Goikoetxearen 'Nor' (1545 argitaletxea) eta Juan Kruz Igerabideren 'Ura saltoka eta natura eta kultura jolasean' (Alberdania). Bazkalostean, besteak beste Uxue Alberdik eta Begoña Durrutyk 'Belarriko kilkerra' (Elkar) aurkeztuko dute, Lide Hernandok 'Izotz Ura' (Susa) eta Karmele Jaiok 'Maitasun kapitala' (Elkar).

Ikus-entzunezkoen mundu honetan Irudieneak ezin zuen atzean geratu eta bi saio berezi antolatu ditu gazteei bideratuta. 12:00etan euskarazko 'Beita' webseriearen emanaldia izango da eta 13:00etan Izarok 'Cerodenero' diskoaren aurkezpena egingo du.

Horretaz gain, Jon Ander Urrestik Durangoko Azokaren 2022ko Sormen Bekarekin sortutako 'Eukalyptus' antzezlana bitan aurkeztuko du gaur Szenatokian, San Agustin Kultur Gunean. Lehenik eguerdiko 12:30ean eta, ostean, arratsaldeko 17:30ean.

Goizeko programazioaren ostean indarrak hartzeko Gazte bazkaria izango da 14:30ean Landako ikastetxean eta, jarraian, bingo musikatua egingo dute. Eta arratsaldeko egitarauaren ostean 22:00etan Landako plazan Katu eta DJ MadariKatuak eskainitako kontzertuak emango dio itxiera ostiralari. Eguna luzatzeko asmoa duenak Durangon, ziur, aurkituko du tokirik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazte Eztanda izango da gaur Durangon

Gazte Eztanda izango da gaur Durangon