Borrar
DA

Fantasian «murgiltzeko» dei egiten duen spota

Abenduaren 6tik 10era izango den 58. Durangoko Azokara bertaratzeko deia egiten duen ikus-entzunezkoa aurkeztu du antolakuntzak

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 14 azaroa 2023, 13:08

Comenta

Astero, ia egunero, bada disko, liburu, album ilustratu edo bestelako proiekturen baten aurkezpena. Izan ere, Durangoko Azoka hortxe dago. Eta azken txanpa horri begira, antolakuntzatik euskal kulturaren plazako fantasian murgiltzera dei egiten duen spota aurkeztu dute. Hori baita abenduaren 6tik 10era izango den 58. Durangoko Azoka gorpuzten duen ideia nagusia: fantasia. «Euskal kulturari bultzada emateko asmoz, Durangoko Azoka jendetsu eta aberatsa izatea, horixe da gure fantasia», azaldu zuen aurkezpenean Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak.

2023ko edizio iragartzeko ikus-entzunezkoa Ximon Agirrek zuzendu du Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntzarekin. Spotean Agirrek kartelerako sortutako unibertso fantastikoan murgilduko da protagonista -Kattalin Garaizabalek gorpuztua-, errealitate birtualera jauzi eginez azokaren osagai anitzak ezagutzeko: liburuak, diskoak, musikariak, bideojokoak, zinegileak...

Hiru sortzaileek egun bogan dauden hainbat musika talderen bideoklipak lantzen parte hartu dute; Belako, Lukiek, Verde Prato, Toc eta XSakara, esate baterako.

Jada guneetarako eta egitaraurako proposamenak egiteko epea itxita, laster iragarriko ditu antolakuntzak Ahotsenean, Irudienean, Kabian, Museoan, Saguganbaran, Szenatokian eta Talaian izango diren hitzaldien, musikaren, solasaldien, proiekzioen, tailerren, liburuen, diskoen eta bestelakoen xehetasunak. Aldiz, aurten ez da izango online denda, «aurrez aurreko azokaren aldeko apustu osoa» egitea erabaki baita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Fantasian «murgiltzeko» dei egiten duen spota

Fantasian «murgiltzeko» dei egiten duen spota