

Secciones
Servicios
Destacamos
Ostegun honetan, martxoak 6, XXII. bultzada emango dio Laburbira egitasmoak euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburrei. Donostiako San Telmo museoan egingo da aurrestreinaldia eta, ostean, ohi bezala zirkuitua sustatu du Taupa mugimenduak apirilaren 11a bitartean. Azaldu dutenez, Euskal Herri osoko 50 herritan ikusi ahal izango da aurtengo bilduma.
Edizio honetara aurkeztutako 35 lanetatik 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez), 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateo), 'Hor konpon' (Jone Arriola) 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño, Iraia Yarto), 'Utlandsk' (Alba Lozano), 'Europa' (Ekain Irigoien) eta 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy) proiektatuko dira. Azken biak Goya sarietarako izendatuak.
Zortzi filmek 97 minutuko iraupena dute eta ekitaldia antolatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurki daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zinemalditan saritutakoak», esan dute arduradunek.
«Hogei urteotan bide arrakastatsua egin du Laburbirak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du», diote.
Bi helburu nagusi ditu Laburbirak: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.