Borrar

Enara Gallastegi da 2025eko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

I. Mendia

Lunes, 2 de junio 2025, 13:57

Bizkaia bertso bertso dabil azken boladan. Udazkenean izango den txapelketaren sailkapen fasea amaituta, aste-bukaera honetan idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira Iurretan. Kepa Arroitajauregi frontoian 150na gazte batu dira. Lehenean Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima) nagusitu zen buruz burukoan Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre) gailenduta. Biak ekainaren 14an, 11:30ean, Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Goiza DBH eta batxilergoko idatzizko finalak abiatu zuen 10:00etan. Apirilean eta maiatzean herri eta eskualdeetan egin dituzte aurrekanporaketak. DBH 1, DBH 2 eta DBH 3 – DBH 4 – Batxilergoa izan ziren kategoriak. Hurrenez hurren Aietxu Basterretxea Akesolo (Bilbo- Begoñazpi Ikastola), Araitz Elorza Gastañazatorre (Iurreta-Juan Orobiogoitia) eta Iraia Lauzirika Ugarte (Zornotza- Urritze BHI) nagusitu ziren.

Ostean, 11:30ean hasita, bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistak. Aurten 28 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira, esandako moduan, finalera. Aipatutako Gallastegi eta Zuluagaz gain Aiala Irurtia Montero (Arantzazu), Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea), Jon Abasolo Sarralde (Munitibar), Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz), Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza) eta Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza). Aurkezle beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaia Beñat Romero Maguregi, Ainhoa Arregi Elosua eta Ander Arrien Azpiazuk osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu da.

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin zuten gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga izan ziren puntu gehien batu zituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu zirenak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan zuten atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Enara Gallastegik batu zituen puntu gehien eta 2025ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' bertsolariak ipini zion txapeldunari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Enara Gallastegi da 2025eko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

Enara Gallastegi da 2025eko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna