Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Eli Pagola Apezetxea hernaniarra, Elgoibarko Herri Antzokian burutu zen saioan. BERTSOZALE ELKARTEA
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Eli Pagola hernaniarra, final-laurdenetara

Elgoibarren jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-zortzirenean garaipena eskuratuta

O.E.

donostia.

Igandea, 22 iraila 2024, 02:00

Comenta

Eli Pagola Apezetxeak lortu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetarako laugarren txartela Elgoibarren jokaturiko final-zortzirenetako saioan garaipena eskuratu ostean. Zuzenean sailkatu da hernaniarra fase horretara, aurreko beste hiru saioetan irabazle geratu ziren Andoni Rekondo, Amaia Iturriotz eta Oihana Aranarekin batera.

Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu zen atzo txapelketako laugarren final-zortzirena eta lan puntuagarriak amaituta, Pagola izan zen irabazlea 487,5 punturekin. Horrenbestez, Azkoitian, urriaren 26an, jokatuko den final-laurdeneko saioan izango da.

Haren atzetik, honela geratu zen sailkapena: Eneko Araiztegi Agirre, 454,5 punturekin; Iñaki Apalategi Astigarraga, 451,5; Unai Izagirre Etxeberria, 446; Libe Goenaga Arrieta, 436; eta Uxue Fernandez Lasa, 430.

42 bertsolarirekin abiatu ziren Gipuzkoako Txapelketako final-zortzirenak pasa den asteburuan. Seina bertsolariz osatutako zazpi talde dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera. Puntu gehien batzen dituzten 17 bertsolariekin eta 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalera sailkatu ziren eta aurtengo txapelketan izena eman duten sei bertsolariekin osatuko dira final-laurdenak.

Hurrengo bi saioak datorren asteburuan jokatu dira. Larunbatean Hondarribiako Itsas Etxea auditorioan Ane Beloki Lopez, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneritz Artetxe Eizagirre, Maddi Aiestaran Iparragirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Gaztelumendi Arandia arituko dira lehian, 17:00etatik aurrera. Igandean hitzordua Andoaingo Bastero kulturgunean izango da, hau ere 17:00etan, eta bertan arituko dira Aitor Salegi Martija, Andoni Mujika Izagirre, Endika Igarzabal Murua, Eñaut Martikorena Lizaso, June Aiestaran Iparragirre eta Manex Mujika Amunarriz. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eli Pagola hernaniarra, final-laurdenetara

Eli Pagola hernaniarra, final-laurdenetara