'Egun bat Victoria ontzian' erakusketa ikusgai Euskal Itsas Museoan
Bihartik aurrera eta 2022ko urtarrilaren 9a arte izango da
DV
Donostia
Ostirala, 25 ekaina 2021, 12:44
Bihartik aurrera Euskal Itsas Museoak erakusketa berria eskainiko du, 'Egun bat Victoria ontzian' erakusketa 2022ko urtarrilaren 9a arte. Honen bitartez Juan Sebastian Elkanoren ontziko bizitzaren xehetasunak ezagutu ahalko ditu bisitariak eta mundua aldatu zuen itsas-bidaian murgildu.
Juan Sebastian Elkanoren Victoria ontzian bizitako egunetako bateri buruzko erakusketa da. Magallanesek jasotako benetako aginduen, pilotuen, bidaiarien eta marinelen testigantzen bidez, eta XVI. mendeko nabigazio-eskuliburuetan oinarrituz, bidaiarik luzeena eta Elkanok eta bere gizonek bizitako esperientzia berreraikitzen dira. Nabigazioari buruzko testigantzez gain, Euskal Itsas Museoak XVII. mendean euskaraz idatzitako beste eduki literario batzuk gehitu ditu.
San Telmo museoan erakusketa
San Telmo Museoak 'Bidaiarik luzeena' erakusketa izango da ikusgai ekainaren 26tik urriaren 24ra. Erakusketa honetan, ibilbide berdingabe haren inguruko testigantza nagusiak bildu dira, data eta datu hotzez harago, ezinezko zirudien itsasbidea amestu, ezezagunera abiatu, muga-ertzak arakatu eta, munduaren benetako irudia eta neurriak aurkitzean Historiaren bilakaera aldarazita etxeratu ziren itsasturi haien gizatasuna ezagutarazteko.
Familiei begira ere programazio berezia antolatu dute bi museoek eta bi erakusketak pista jolas batekin euren kabuz bisitatzeko aukera izango dute. Euskal Itsas Museoan Txanton saguaren laguntzarekin, egun eta gau oso bat igaro ahal izango dute Victoria ontzian. Mapa doakoa da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta Museoko irekiera orduetan harreran izango da eskuragarri.
San Telmo Museoko Bidaiarik luzeena erakusketa bisitatzen duten familiek, aldiz, pista jolasaren laguntzarekin Lehen Mundu Biraren berri izango dute.