Borrar
Gehibat konpainiaren 'Hirurak telefonoari begira' antzezlaneko une bat Szenatokia, iaz. Félix Morquecho
Durangoko Azoka

Egitaraua osatuko duten proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Kulturgintzan euskaraz dihartuten sortzaileek urriaren 6rako aurkeztu beharko dituzte proposamenak

I. A.

Donostia

Astelehena, 15 iraila 2025, 12:53

Comenta

Durangoko Azokaren egitaraua kulturgintzan euskaraz diharduten sortzaileen ekarpenarekin osatzen da eta aurtengo edizioan ere «ekitaldi sorta aberatsa eskaintzeko asmoa» du antolakuntzak. Bada, horra bidean, sortzaileek egitaraurako proposamenak egin ditzakete jada astelehen honetatik, irailaren 15etik, urriaren 6ra bitartean durangokoazoka.eus webgunean. 60. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra egingo da.

Honela, diziplina anitzetako artistek aurtengo nobedadeen berri emateko aukera izango dute, gunez gune. Aurten ere euskaraz plazaratutako lanak aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokaren guneetan, hau da, Ahotsenean liburu eta diskoak; Irudienean ikus-entzunezkoak (film laburrak, dokumentalak, fikzioak, egitasmoen aurkezpenak); Kabian teknologia berriekin lotutako hitzaldiak, jokoak edo tailerrak; Saguganbaran haurrei zuzendutako literatura eta musika; Szenatokian dantza, antzerki eta bakarrizketak, pieza laburretan; eta Talaian literaturaz aparteko lanak, euskara hutsezkoak zein Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak.

Horrez gain, 2025eko edizioan ilustrazioen erakusketa bat ere antolatuko da, azokako urteko nobedadeetan argitaraturiko irudiak ikusgai jartzeko (liburuetan, aldizkarietan, disko azaletan, ikus-entzunezkoen karteletan eta abar). Horretan parte hartzeko interesa duten sortzaileek ere proposamena bidali ahalko dute izen-emateen ataletik.

Bestalde, Azokako lehen egunean izango den Ikasle Goizan parte hartu nahi duten ikastetxeek ere webgunean izena emateko aukera dute astelehen honetatik urriaren 6ra arte. Azoka bisitatzeaz aparte, tailerretan parte hartu ahal izango dute ikasleek zein irakasleek.

Sortzaileentzako beste plazak

Durangoko Azoka abenduaren 5ean hasiko den arren, aurretik sortzaileentzako beste plaza batzuk ere eskainiko dira, eta kasu hauetan ere izen-ematea zabalik dago.

Alde batetik, DA! PRO topaketan parte hartu ahalko dute musikariek eta familia ikuskizunak taularatzen dituztenek, programatzaileen aurrean euren lanak aurkeztuz. Momentuz, sortzaileek eman dezakete izena, eta programatzaileentzat aurrerago egongo da aukera.

Beste alde batetik, 'Zu Non, Han DA!' egitasmoa azokaren aurretik abiatuko da aurten Euskal Herriko liburu dendetan, eta liburu aurkezpenak ere aurreko bi asteetan egingo dira (orain arte, azoka amaitu ostean antolatu izan da ekimen hori). Dendari zein sortzaileek dagoeneko parte hartzeko inskripzioa egin dezakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egitaraua osatuko duten proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Egitaraua osatuko duten proposamenak aurkezteko epea zabalik da