Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Durangoko Azokako aurkezpenean egindako talde argazkia twitter NAHIKARI CAYADO
56. Durangoko Azoka

Guneak eta sortzaileen stand-ak berreskuratuko ditu 56. Durangoko Azokak

220 erakusmahai eta 152 partaide izango dira Landako gunean abenduaren 3tik 8ra eta online denda ere mantenduko da

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 6 urria 2021

Comenta

Ohiko argazkitik eta «mahai kilometrikoetatik» ezberdina izango den, baina funtsezko muina mantenduta abenduaren 3tik 8ra ospatuko den 56. Durangoko Azokak aurrez aurreko eta online formatuak uztartuko ditu. Batetik, Landako gunean 152 partaide eta 220 erakusmahai izango dira; eta, bestetik, 3tik 8ra iaz estreinakoz egin zen online denda zabalik egongo da nahi duen orok parte har dezan.

  • Azoka presentziala

  • Datak: Abenduaren 4an hasiko da eta abenduaren 8an amaitu.

  • Guneak: Sortzaileen stand-ak eta Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara eta Szenatokia itzuliko dira.

  • Online azoka

  • Datak: Abenduaren 3an hasiko da eta abenduaren 8an amaitu.

  • Streaming: Areto nagusiko ekitaldiak eta Ahotseneako zuzenekoak jarraitu ahal izango dira; online denda egongo da.

Landako Gunean ekimena aurkezteko egindako prentsaurrekoan azken asteetan maiz egin dioten galdera, 'aurten egongo ote da azoka?', gogoz erantzun du Gerediaga Elkarteko presidenteak, Nerea Mujikak. «Bai, bada Azoka. Garai ilunetatik hasita eta garaian garaikora, baita aldirik zailenetara zein pandemia egoerara egokitzen bada. Bada Azoka lankidetzan, ideiak partekatu eta elkarrekin hobe-tzeko egiten bada. Bada Azoka hobetzen eta berritzen bada». Soilik baldintza horiek beteta, zehaztu du Mujikak, izango du etorkizuna Durangoko Azokak.

2021eko ekitaldian Durangoko Azokak «bizi hartuko duela» aurreratu du Gerediaga Elkarteko presidenteak eta erakusmahaiak, korridoreak eta ohikoak izan diren guneak-Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara eta Szenatokia- presentzialki itzuliko direla. Eta batez ere «sortzaileak, argitaletxeak, diskoetxeak autoekoizleak eta kulturazaleak». Hori bai, iazko esperientziari jarraipena emateko «norberaren etxetik» areto nagusiko ekitaldiak eta Ahotseneako zuzenekoak streaming bidez jarraitu ahal izango direla esan du Mujikak, baita azokako produktuak erosi ere.

'baDa!' lelopean

Durangoko Azokaren aurkezpena leloa eta irudia aurkezteko baliatu dute. Lehena 'baDa!' izango da, eta karteleko irudia Leire Urbeltz artista iruindarrak egindako 'Desipuindegia' lana da, lehen edizioetako «garai ilunetan» lanean aritu zirenei omenaldia eta keinua. «Ez dakit 1965 urteko gazte horiek desipuingileak izango ziren. Garai ilunak ziren eta gu ere amaitzen ari den garai ilun bat bizitakoak gara», adierazi zuen Urbeltzek. Paralelismo horri lotuta doa egindako irudia, baita garai bateko Kili-kili aldizkariko pertsonaia nagusia ere. Hartatik abiatuz, 2021eko ekitaldirako 'Kili eta Kuir', aurkeztu ditu artista iruindarrak.

Leire Urbeltz artista iruindarrak egin du azokaren irudia.

Azkenik, Mujikak esan duenez etzi, urriak 8, sortzaileak beraien lanak aurkezteko epea irekiko da hilabete amaiera arte. Mujikak parte hartzeko dei egin zien «azoka bada, guztion artean izango delako».

Aurkezpenean izan dira ere Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Andoni Iturbe; Bizkaiko Foru Aldundiko Begoña de Ibarra, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Mari Jose Telleria; Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria, Lexuri Ugarte; Durangoko alkatea, Ima Garrastatxu; Nafarroako Euskarabideako zuzendari kudeatzailea, Mikel Arregi eta BBK, Euskaltel eta Eroskiko ordezkariak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Guneak eta sortzaileen stand-ak berreskuratuko ditu 56. Durangoko Azokak

56. Durangoko Azokak guneak eta sortzaileen stand-ak berreskuratuko ditu