Borrar
Zingeoka ekitaldiko iruditegiaren aurkezpena, Bilbon. Zinegoak

Etiketarik gabe norberak bere burua izendatzeko aldarrikapena egingo du Zinegoakek

Otsailaren 28tik martxoaren 7ra izango den ekitaldiko kartela eta iruditegia aurkeztu dute gaur «sexu eta genero aniztasuna Bilboko hainbat kultur gunetara» eramateko helburuarekin

J. Agirre

Asteartea, 18 urtarrila 2022, 12:28

Comenta

Inposatutako etiketarik gabe norberak bere burua izendatzeko aldarrikapenarekin izango da Zinegoak, Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiren 2022ko ekitaldia. Otsailaren 28tik martxoaren 7ra izango da eta zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du Alaitz Arenzana artista bilbotarrarekin. Pandemia garaia dela-eta neurri sanitarioetara egokituta egingo da, noski, eta «sexu eta genero aniztasuna Bilboko hainbat kultur gunetara» eramateko helburua mantenduta.

Ildo horri jarraiki aurkeztu berri dute Lander Telletxea diseinatzaileak 2022ko ekitaldirako sortutako irudia. «Lesbianismoa eta sexu-aniztasuna euskaraz izendatzeko moduei egiten die erreferentzia 'Marioker', 'Lumatza', 'Soropila', 'Kapaza' edo 'Kuir' bezalako hitzekin», azaldu dute antolatzaileek. Era honetara, ekimenak eta iruditegiak mundura zabaltzeko bere burua erakusteko, berrizendatzeko eta identifikatzeko beharra aldarrikatuko du, 2ezarritako etiketarik gabe».

'Nola izan/esan bollera euskaraz' proiektua

Kontzeptu horiek June Fernandezek eta Amaia Alvarez Uriak sortutako eta Zinegoakek bultzatutako 'Nola izan/esan bollera euskaraz' proiektuan bildu dira. Proiektu horretan, Euskal Herri osoan bildutako hainbat hitz dituen hiztegi bat egin da, eta, besteak beste, Itxaro Bordak, Eli Pagolak, Danele Sarriugartek, Ainara Artetxek eta abarrek parte hartu dute.

Hiztegi horretan, Euskal Herriko hainbat eremutan lesbianismoari edo sexu-aniztasunari buruz hitz egiteko erabili izan diren hitzak agertzen dira. Beste hitz batzuk, aldiz, hitz-jokoen bidez sortu dira, beharra dugulako gure buruak berriro izendatzeko, erakusteko, identifikatzeko eta munduan gure lekua egiteko. Zinegoakeko kartelek, beraz, aldarrikatuko dute eskubidea dugula gure burua izendatzeko nahi dugun moduan, inposatutako etiketarik gabe, «izanak egiten baitu izena».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etiketarik gabe norberak bere burua izendatzeko aldarrikapena egingo du Zinegoakek

Etiketarik gabe norberak bere burua izendatzeko aldarrikapena egingo du Zinegoakek