Borrar
Joseba Usabiaga eta Iker Galartza, soldadu bilakatuta.

'Sutan', Donostiak 1813an pairatu zuen setioaren inguruko film laburra

Asteburuan burutu du filmaketa Naia Arantzamendi zuzendari ondarroarrak

Astelehena, 14 otsaila 2022, 14:32

Comenta

Andoaingo hainbat txokotan burutu dituzte asteburuan Naia Arantzamendi (1994) ondarroarrak zuzendutako 'Sutan' film laburraren errodaje lanak. Proiektuak 1813. urtean Donostiako hiriak jazotako setioa islatuko du, «ikuspegi, espazio eta egoera zehatz batetik abiatuta». ZINEA hedabideak gauzatutako I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa du abiapuntu, eta Maluta* Films ekoiztetxearen babesa.

Aurreratu dutenez, Donostiaren historiako gertaera lazgarrienetarko bat oinarri hartuta «istorio unibertsal bat sortu du egileak, kontakizun ofizialetik ezabatuak izan ziren ahotsei garrantzia emanaz». Izan ere, basakeria horren ondoren, 79 lekukotza jaso zituzten hiri harresituan gertatutakoa ezagutzeko. Denek nabarmendu zuten emakumeek ordaindu zuten prezio altua, baina emakumeei ez zitzaiek beraiek jasandakoa kontatzeko aukera eskaini. Bi mende luzeren buruan bada ere, hutsune hura betetzeko, «benetakoa izan zitekeen fikziozko testigantza bat» sortu du Arantzamendik.

«Ez dut hitzekin kontatu nahi izan, erakutsi baizik, eta batez ere, sentitu. Protagonistarekin bat egin, eta berak sentitzen duena nik ere sentitu. Bera jarraitu, eta berarekin bidea egin», esan du Arantzamendik. Protagonista hori Juana da. Borroken erdian harrapatuta, «suntsitzen ari diren hiri bateko logela bateraino heltzea» lortuko du. Gordeleku bilakatuko du Juanak logela horren armairua, eta une latzei egin beharko die aurre, «bere bila doazen bi soldaduk ezarriko baitute muga bizitzaren eta heriotzaren artean.»

Euskal Herriko unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Naia Arantzamendik, eta Madrilera jo zuen gero gidoigintzan espezializatzera. ZINEAko I. Film Laburren Gidoi Lehiaketaren berri izan zuenean buruan bueltaka zuen proiektuari heltzeko erabakia hartu zuen.

Aktoreen artean, Naroa Miguel Arregi haurrak bete du Juana protagonistaren papera, eta Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak antzeztu dituzte soldaduak. Lan-taldeari dagokionez, Arantzamendirenak dira proiektuaren jatorrizko idea eta gidoia, eta bera arduratu da filmaren zuzendari lana betetzeaz. Harekin izan ditu Ainara Mendiola, zuzendari laguntzaile, eta Maialen Sarasua Oliden, script eta muntatzaile lanetan. Maluta* Films ekoiztetxeko Ritxi Lizartza izan da ekoizle-eragilea; Cris Fraile produkzio burua; eta Alex Sueriasek, Victor Rodriguezek, Iban Toledok, Javier Sevak eta Ioritz Dominguezek osatu dute argazki-taldea. Lander Llorens arduratu da soinuaz; Telmo Tola aritu da figuringile; eta Nerea Berroeta zein Sandra Vicente izan dira arte zuzendariak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Sutan', Donostiak 1813an pairatu zuen setioaren inguruko film laburra

'Sutan', Donostiak 1813an pairatu zuen setioaren inguruko film laburra