Borrar
Lara Izagirre iaz 'Nora' filma Madrilen aurkeztu zenean egindako argazkian. efe

Proiektu berria eraikitzen joateko bidelagun bila dabil Lara Izagirre

Zinema zuzendari eta gidoilariak casting moduko bat deitu du, euskaraz inprobisatzea gogoko duten emakume aktoreei zuzendua, 'Pelikula baten bila' jarraitzeko

m. imazi

Ostirala, 11 otsaila 2022, 15:45

Comenta

Casting arrunt bat baino gehiago, bilaketa partekaturako gonbidapen halako bat luzatu die Lara Izagirre zinema zuzendari eta gidoilariak euskal emakume aktoreei, pelikula baten bila baitabil. 'Pelikula baten bila' da, hain zuzen, bere hurrengo proiektua, eta horregatik dabil, beraxek bere Instragram-eko kontuan azaldu duenez, bidelagun bila.

Bilaketa sorkuntza laborategi formatuan egingo du, «euskaraz inprobisatzea gustatzen zaien emakumee aktoreekin» batera. Zer eskatzen dien hautagaiei? Bada, euskaraz inprobisatzeko gaitasuna eta zaletasuna edukitzeaz eta 18 urtetik gorakoa izateaz gain, «elkarlanean ondo pasatzeko gogoa, feminista izatea edo bidean egotea eta abentura berriak eta zinema maitatzea».

Martxoaren 28tik apirilaren 1era egingo da sorkuntza tailerra, Bilbon, 'Un otoñ̃o sin Berlín' (2015) eta 'Nora' (2020) filmak zuzendu dituen Izagirrek berak diseinatua. Izan ere, inprobisazio-ariketen bidez joango dira pertsonaiak sortzen.

Hautatuak ez dira asko izango (5-7 bat), eta saioak ordainduak izango dira. Parte hartu nahi dutenek bi minutuko aurkezpen-bideo bat bidali behar dute posta elektronikoz pelikulabatenbila@gmail.com helbidera, azalduz zergatik hartu nahi duten parte tailerrean, eta zehaztuz zein den euskararekin eta inprobisazioarekin duten harremana. Izen-abizenak, adina eta helbidea ezinbestekoak dira. Castinga otsailaren 24a arte dago zabalik.

Proiektua hastapenetan dagoenez, ez dute zehaztasun handirik eskaini, baina pista bat eman du zuzendari bizkaitarrak: «Zer ikusi dauka Artemisia Gentileschik guzti honekin? Asko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Proiektu berria eraikitzen joateko bidelagun bila dabil Lara Izagirre

Proiektu berria eraikitzen joateko bidelagun bila dabil Lara Izagirre