Borrar
Paul Urkijo, 'Gaua' filmaren filmaketan. David Herranz

Paul Urkijoren hirugarren film luzea, 'Gaua', Sitgesko jaialdian aurkeztuko da

XVII. mendean girotutako istorioa da, fantasia eta errealitate historikoa uztartzen dituena, eta azaroaren 14an iritsiko da zinema aretoetara

DV

Donostia

Asteazkena, 16 uztaila 2025, 15:47

Comenta

Paul Urkijo Alijo zinemagile gasteiztarrak urriaren 9tik 19ra ospatuko den Sitgesko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 58. edizioan aurkeztuko du 'Gaua' film luzea, lehiaketaren baitan. Zuzendariaren film luze berria da 'Gaua', 'Errementari' eta 'Irati' lanen ondoren, eta azaroaren 14an iritsiko da zinema aretoetara.

Filmaren inguruko iturriek jakinarazi dutenez, Gasteizko zinemagilearen aurreko lanen moduan, 'Gaua'-k ere fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu. Oraingoan, baina, euskal mitologiaren gaueko munduan murgildu da, XVII. mendean girotutako istorio batekin.«Filmak gaueko izakien mundu mitologikoa eta euskal sineskerien iruditeria agertzen ditu misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertso batean», iragarri dute.

Yune Nogueiras da filmaren protagonista, eta ondoan ditu Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza. Era berean, filmeko aktore zerrendan daude Xabi 'Jabato' Lopez, Erika Olaizola, Manex Fuchs eta Elena Uriz, besteak beste.

Sorgin ehiza garaia

Filma Euskal Herriko mendietan girotuta dago, XVII. mendean. Sorgin ehiza betean, Kattalin bere baserritik aterako da gauaren erdian senarrarengandik ihesi. Baso beltzean galduko da eta atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesaldian, hiru emakumerekin topo egingo du, eta, erreka ondoan arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak kontatuko dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonistetako bat.

Filmaketaren hainbat irudi. David Herranz
Imagen principal - Filmaketaren hainbat irudi.
Imagen secundaria 1 - Filmaketaren hainbat irudi.
Imagen secundaria 2 - Filmaketaren hainbat irudi.

'Gaua' filmaren ekoizleak Irusoin, Ikusgarri Films, Vilaüt Films eta Gaua AIE dira, eta EITB, Prime Video, RTVE, ICAA, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Vital Fundazioa eta Crea SGR babesleak.

Filmax arduratuko da lana Espainiako zinema aretoetan banatzeaz eta nazioartean saltzeaz, eta azaroaren 14an zinema aretoetan estreinatu ondoren, filma Prime Video plataforman egongo da ikusgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Paul Urkijoren hirugarren film luzea, 'Gaua', Sitgesko jaialdian aurkeztuko da

Paul Urkijoren hirugarren film luzea, 'Gaua', Sitgesko jaialdian aurkeztuko da