Borrar
Irudia iazko hautaketako lanetako bati dagokio, Aitor Oñederraren 'Ur azpian lore¡ film laburrari. kimuak

Kimuak 2022 film laburren aukeraketara 75 hautagai aurkeztu dira

Edizio honetarako aukeratuak izen direnen zerrenda datorren asteazkenean emango da jakitera, ekainaren 8an

Larunbata, 4 ekaina 2022, 14:23

Comenta

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatu eta Zineuskadi elkarteak kudeatutako Kimuak programaren 2022ko edizioan parte hartzeko deialdia 75 hautagairekin itxi da. Aukeraketa berria ekainaren 8an emango da jakitera.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, izena eman duten lanak aztertu eta ebaluatzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen arloko bost profesional eta adituk osatutako hautespen batzorde independente bat izango da.

Zehazki, Maria del Puy Alvarado ekoizle, gidoilari eta irakasleak, Alejandro Diaz Castaño FICX Gijoneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendariak, Vanesa Fernandez Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak, Iñaki Lazkano Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaileak eta Javier Ocaña zinema kritikari eta idazleak osatuko dute epaimahaia.

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatzen duen eta Zineuskadi elkarteak kudeatzen duen Kimuak programak Euskadiko Filmategiaren laguntza du film laburrak zabaltzeko. Deialdiak hautatzen diren film laburrak 'Kimuak' deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinemaldi zein ikus-entzunezko ekitaldi garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aurten, berritasun gisa, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Euskal Hirigune Elkargoko euskarazko film laburrak ere onartuko dira; Euskal Autonomia Erkidegoko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan ahalko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kimuak 2022 film laburren aukeraketara 75 hautagai aurkeztu dira

Kimuak 2022 film laburren aukeraketara 75 hautagai aurkeztu dira