'Frankenstein', orain euskaraz ere
Guillermo del Torok idatzi eta zuzendutako filma bikoiztuta ikus daiteke Netflix plataforman
J. A.
Astelehena, 17 azaroa 2025, 14:12
Tantaka, aleka, eta beti ez batek nahiko lukeen bezain azkar, baina Pantailak Euskaraz ekimenak esan bezala euskaraz ere goza daitekeen film hori «albiste oso pozgarria» da. Zerrendara batu da orain 'Frankenstein' film puska Netflixen. Plataformaren inoizko proiektu handienetakoa bezala aurkeztua, jada ikusgai da euskaraz bikoiztuta.
Ez da, noski, mediku hain ezaguna eta sarritan haren sorkuntzarekin nahasten dugun pertsonaia ardatz duen lehen ikus-entzunezkoa. Eta egungo sektorea ikusirik, azkena izango dela esatea askotxo esatea litzateke. Edo, behintzat, ausart eta arin jokatzea.
1857an, Ipar Polora espedizio bat egiten ari zen itsasontzi daniar bat Artikoko izotzean harrapatuta geratu zen. Tripulazioak, Anderson kapitaina buru duela, Victor Frankenstein baroia aurkitu du larri zaurituta, eta ontzian eraman du. Laster erasotzen ditu gizakiaz gaindiko indarra duen izaki batek, zauriak birsor daitezkeenak, eta Victorrek amore eman behar du. Victorrek kreaturaren sortzailea bera dela azaltzen du eta kreaziora eraman zuten gertaerak kontatzen ditu.
Guillermo del Torok idatzi eta zuzendutako 'Frankenstein' zientzia fikziozko film estatubatuarra, noski Mary Shelleyren 1818ko izen bereko eleberrian oinarritua, 2025eko abuztuaren 30ean estreinatu zen Veneziako 82. nazioarteko zinemaldian. Ondoren, zinema-aretoetan estreinaldi mugatu bat egin zen 2025eko urriaren 17an, Netflixek estreinaldi global bat egin aurretik 2025eko azaroaren 7an.
Oscar Isaac, Jacob Elordi, Mia Goth, Felix Kammerer, Lars Mikkelsen, David Bradley, Lauren Collins, Charles Dance eta Christoph Waltz dira filmeko protagonistak.