Borrar

Euskarazko zinema publikoari hurbiltzeko ekimena abiatu du EZAEk

DV

Ostirala, 5 abendua 2025, 14:08

Comenta

EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak 'Aretoetan, zinema beti handi' kanpaina jarri du martxan, euskal, europar eta euskarazko zinema Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) publikoari hurbiltzeko. Kanpainan 24 zinema aretok eta 85 pantailak parte hartuko dute, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza du.

Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, kanpainak hiru ekintza berezi biltzen ditu, euskal eta europar zinemagintza sustatzeko, publikoarekin loturak indartzeko eta zinema aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea.

Abenduaren 20an ospatuko den Zinemaren Euskal Festa izango da ardatz nagusia. Egun horretan bakarrik, euskal eta europar filmetarako sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan eskainiko dira. Publikoa zinema aretoetara hurbiltzea eta bertako zinemaz pantaila handian gozatzea da helburua. Ekintza EZAEko areto guztietan egingo da, herritarrek karteldegiko filmak prezio berezian deskubritu eta gozatu ditzaten.

Beste bi egitasmo ere ditu kanpainak, eta orain hasi eta urte amaierara arte burutuko dira. Alde batetik, 'Euskadi-Europa. Gure zinemako perlak' ekimenarekin, euskal eta europar film bereziak proiektatuko dira, 2 euroko deskontuarekin sarreretan, gertuko egile zinemaren aniztasun eta aberastasuna azpimarratzeko.

Honako film hauek izango dira ikusgai: 'Los domingos', 'La cena', 'Karmele', 'Mi amiga Eva', 'Sirat', 'La deuda', 'Ciudad sin sueño' eta 'Jone, batzuetan'.

Beste alde batetik, 'Zinema euskaraz familiartean' zikloa izango da. Haur eta gazteentzako programazioa indartuko da asteotan, 2 euroko deskontu bereziak eskainiz, eta 'Hartz-atzapar kanpamentua', 'Tigre galdua', 'Heidi', 'Super Elfkinak', 'Super Charlie', 'Kayara', 'Minecraft film bat' eta 'Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna' filmak ikusi ahalko dira.

KONPROMISOA

Ekintza horiek guztiak EZAEren konpromisoaren adierazgarriak dira, hau da, euskal eta europar produkzioa sustatzea, publiko berriak erakartzea eta euskarazko zinemaren babesa indartzea, horiek baitira elkartearen xede nagusiak, besteak beste.

EZAEko 24 zinema areto eta 85 pantailaren parte hartzeak aukera emango du kultur eskaintza zabaltzeko, azkenaldian karteldegian egon diren film batzuei bigarren aukera emateko eta jende gehiagok pantaila handian filmak gozatzeko.

Egitasmoan parte hartuko dute Getxo Zinemak, Zugaza Durango, Nestor Basterretxea (Bermeo), Olalde (Mungia), Meatzari (Muskiz), Urduliz, Zalla, Modelo Zarautz, Hernani, Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero (Andoain), Gurea (Villabona), Areria (Lazkao), Zelai Arizti (Zumarraga), Latxartegi (Legazpi), Oñakito Zinema, Ikusgarri (Lekeitio), Multis (Bilbo), Niessen (Errenteria), Gorbeia (Gasteiz), Florida (Gasteiz), Ballonti (Portugalete) eta Antiguo Berri eta Principe (Donostia) aretoek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarazko zinema publikoari hurbiltzeko ekimena abiatu du EZAEk

Euskarazko zinema publikoari hurbiltzeko ekimena abiatu du EZAEk