Borrar
Urdulizeko estreinako saioko irudi bat.

Bizkaiko lehiak, Lekeition eta Mungian

Txapelketak finalaurrekoetarako beste bi txartel banatuko ditu aste-bukaera honetan

I. Mendia

Ostirala, 3 urria 2025, 12:13

Comenta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko beste saio bi jokatuko dira asteburu honetan: urriaren 4an Lekeition, Ikusgarri zineman, eta 5ean Mungian, Olalde Aretoan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta egunean bertan baten bat geratuko balitz, txarteldegiak zabalduko lirateke bi egunetan 16:30ean. Irabazle biak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara.

Lekeitioko txandan Beñat Bilbao Landa, Iker Uriarte Urrutia, Iruri Altzerreka Martinez, Jone Larrinaga Dañobeitia, Lurdes Ondaro Mallea eta Txabel Altube Sarrionandiaren txanda izango da . Gaiak jartzearen ardura Zihara Enbeita Gardokirena izango da.

Mungian ariko dira kantuan, aldiz, Ander Urcelay Aristi, Imanol Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez, Maite Sarasola Isazelaia, Peru Vidal Gurrutxaga eta Unai Mendiburu Valor. Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da.

Lehen fase honetan zehaztua dagoen bezala, egin beharreko lanak honakoak dira: Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian; Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian; Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian; Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian eta Ganbarako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

Kasu batean zein bestean, epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Lekeition Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da; Mungian, berriz, Itxaro Juaristi Olaetxea.

Pasa den astean Urdulizeko saioan Aitor Bizkarrak egin bezala, Lekeitio zein Mungiako saioetako garaileek finalaurrekoetarako zuzeneko txartela lortuko dute. Gainerako 10 bertsolariek, estreinako saioko bostek bezala, fase honetako azken saiora arte itxaron beharko dute, orduan jakingo baita zein igaroko den puntuazioaren arabera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizkaiko lehiak, Lekeition eta Mungian

Bizkaiko lehiak, Lekeition eta Mungian