Borrar
Leitzako 'Atekaberts komeni', Tuterako saioan Bertsozale

'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeak, finalerako hautagai

Itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Hala ere, Malerrekako eta Leitzako taldeok finalerako lehen pausoa eman dute lehen finalaurrekoak gaindituta

DV

Donostia

Astelehena, 2 martxoa 2020, 17:45

Comenta

Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketaren finalerako lehen pausoa eman dute 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeek. Anizen eta Tuteran jokatu dira lehen bi finalaurrekoen joaneko saioak, eta Malerrekako eta Leitzako taldeek lortu dute garaipena, hurrenez hurren.

Larunbatean jokatu ziren finalaurrekoetako lehen bi saioak. Anizen, Malerrekako 'Bertsonautak' eta Lesakako 'Arranopola' taldea izan ziren parez pare, 80 lagun ingururen aurreran, herriko elkartean. Malerrekakoen partetik, Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Gorosterrazu aritu ziren bertsotan, eta Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Etxahun Azkarraga eta Iratxe Muxika izan ziren Lesakako ordezkariak; Maialen Belarra aritu zen gai-jartzaile. Malerrekakoek lortu zuten puntua, eta beraz, pausu bat eman dute Lizarrako finalean sartzeko. Dena dela, joan-itzulikoak dira finalaurrekoetako kanporaketak, eta beraz, itzuliko saioan, martxoaren 14an Goizuetan, izanen dira berriz kantuan bi talde horiek, eta orduan erabakiko da nor den finalista.

Tuterako Beterri peñan 40 pertsona baino gehiago bildu ziren, Leitzako Atekaberts komeni eta Sakanako Sakaña taldeen arteko saioa entzuteko. Leitzarren aldetik, Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi eta Miel Mari Elosegi Luze aritu ziren kantuan, eta Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre izan ziren Sakaña taldean bertsolari.

Xabat Illarregik egin zituen gai-jartzaile lanak. Leitzako taldeak irabazi zuen saioa, baina kasu honetan ere, itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Heldu den ostiralean, martxoak 6, ariko dira berriz kantuan leitzarrak eta sakandarrak, Atarrabian.

Heldu den ostiralean eta larunbatean jokatuko dira finalaurrekoei dagozkien hurrengo saioak. Ostiralean, martxoak 6, Atarrabiako Etxebeltza Elkartean ariko dira Leitzako eta Sakanako taldeak, Tuterako saioaren itzuleran. Biharamunean, larunbatean, Tafallan kanporaketako joaneko saioa izango da Berako Lamixene eta Barañaingo Hego haizea taldeentzat. Finalaurrekoetatik hiru talde sailkatuko dira finalera. Martxoaren 28an jokatuko da finala, Lizarra Ikastolan, 17:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeak, finalerako hautagai

'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeak, finalerako hautagai