Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Bertso-eskolatik plazara, sarearen babesak indartuta

Bertsolari bezala aurrera egin nahi duten emakumeentzat lagungarri izateko, 2015-2016 ikasturtean Ahalduntze Bertso Eskola sortu zuten

Nerea Azurmendi

Donostia

Igandea, 16 otsaila 2020, 09:29

Comenta

Epe ertain eta luzera begira, gogoeta fasean murgilduta dago Bertsozale Elkartea. Generoari atxikitako hainbat gai hausnarketaren erdi-erdian daudenez, ausartegia litzateke ondorioak aurreratzea, baina antzematen dira joeraren batzuk. Honako hau, dena den, joera baino erkaketa tranpatia da... Bertsotan erregulartasunez dabiltzanen %20 inguru emakumeak dira. Esan daiteke kopurua ez dagoela oso urrun heldutan bertso-eskolan jarraitzen duen emakumeenetik.

Bidea bere osotasunean egina duen Oihana Iguaranek uste du bertso-eskolak eskaintzen duela «konfiantza giroa, lagun taldea, esparru babestuagoa», hortik kanpo segidarik ez zuena. Horren faltak emakume asko bertsolaritzaren lehen lerroetatik uxa ditzake. Eta horri eusteko, «elkar indartzeko», bertsolari bezala aurrera egin nahi duten emakumeentzat lagungarri izateko, sortu zen 2015-2016 ikasturtean Ahalduntze Bertso Eskola. «Salbuespena ginela uste genuen -dakar gogora Iguaranek-, baina gazte asko datoz urtero. Hor aurkitzen dute sarea, plazara salto egiten lagunduko dien babesa». Bada pista bat.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso-eskolatik plazara, sarearen babesak indartuta