Borrar

Bertsoa oinarritzat duen 'Itzal(iko) bagina', ostiralean Donostian

Lokatz Loreak sormen talderen emanaldia Larratxo K. E.-an izango da 19:00etan

J. A.

Astelehena, 22 iraila 2025, 12:22

Comenta

Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna da 'Itzal(iko) bagina', Lokatz Loreak sormen taldeko Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain antzezleek XXV. Bertso Aroaren baitan ostiral honetan oholtzaratuko dutena. Bere trama izaerak hiru pertsona(ia) bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu eta, sinopsiak aurreratzen duenez, «barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute». Iraitz Lizarraga Gomez da antzezlaneko zuzendaria.

'Itzal(iko) bagina'

  • Antzezleak: Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain.

  • Non: Larratxo K.E (Donostia).

  • Noiz: Irailak 26, 19:00etan.

  • Sarrerak: Doan edukiera bete arte.

  • Hizkuntza: euskara.

Konpainiatik aurreratu dutenez, egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. «Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia…».

Itzalek leku garrantzitsua hartuko dute ikuskizunaren zehar. Izan ere, teladun hiru markoren atzean proiektatuko dira zenbait pasarte. Arropen eta argien koloreekin jolastuko da. Zuritik abiatuta gorri, berde, eta moreak hartuko dute protagonismoa antzezlana aurrera joan ahala. Kolore bakoitzak esanahi bat hartuko du eta argi jokoek garrantzia izango dute.

Ekitaldia Altzako Bertsozaleak, Altzania K.E., Bizarrain Euskara Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatua izan da. Donostiako Larratxo Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera, eta sarrerak unean lortu ahalko dira doan edukiera bete arte. Loraldian aurreestreinatu zen eta ordutik emanaldiak pilatzen ari da Lokatz Loreak sormen taldearen azken lana.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsoa oinarritzat duen 'Itzal(iko) bagina', ostiralean Donostian

Bertsoa oinarritzat duen 'Itzal(iko) bagina', ostiralean Donostian