Borrar
Abenduaren 7an izango da Gamer Gela Kabi@n DA
Durangoko Azoka

«Belaunaldi berriak gurekin nahi ditugu Durangoko Azokan»

Abenduaren 7ko Ikasle Goiza eta 8ko Gazte Eztandaz gain, espazioetan egitarau propioa eskaini die gazteei antolakuntzak

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 23 azaroa 2023, 06:59

Comenta

Durango. Mamitsua eta, aktuala, bogan dauden joerak jasoko dituen egitarauaren bi ezaugarri nabarmendu zituen atzoko aurkezpenean Beñat Gaztelurrutia Gerediagaren koordinatzaileak, «anitza eta gaztea» izango dela. Etorkizuneko belaunaldiak Durangoko Azokara bertaratzeko «inoiz baino gazteagoa», gazteek sortuak diren eta gazteentzat pentsatuak diren ekimenekin.

Hala, bi egunetan egitarau berezia izango da gazteei bideratuta. Batetik, abenduaren 7an 10:30etik 20:00etara 'Ikasle Goiza' deiturikoa antolatu da ikastetxeetako eta aisialdi taldeetako gazteei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunekin. Zehazki, bideoklipen sorkuntza, palindromoen inguruko ariketak, filosofia, arte edo bideojokoen garapena eskainiko zaizkie. «Ederra da urterik urte Durangoko Azokan gazteak ikustea eta gurekin nahi ditugu belaunaldi berriak», defendatu zuen. Gainera, Ikasle Goizean zehar espazioak bisitatzeko aukera ere izango dute.

Jada izen-ematea itxia dago, baina Azokara bitartean PortaDA! erronka berria ere bideratu da. Ildo horretan, Izaskun Ellakuriagak aurreratu duenez Durangoko Museoan proposatutako Agustin Ibarrolarekin lotutako tailerra 8-12 urte bitartekoei bideratua. «Izen-ematea oraindik zabalik dago, tailer berezi horretan parte hartu nahi badute Museora deitu besterik ez dute».

Bestetik, abenduaren 8an Gazte eztandaren bigarren edizioa izango da. Gaztelurrutiak azaldu bezala «goizeko aurkezpenetatik hasita, bazkaria, literatura, jaia, kontzertuak... Denetarik egongo da eguna goizaldera arte luzatzeko aukerarekin». Tartean, Irati Agorria Irudieneako arduradunak azaldu bezala protagonismo berezia emango zaie «kameraren alde batean zein bestean sorkuntza prozesuetan parte hartu duten gazteei eta beraien bizipenei».

Espazioetan ere eskaintza

Bi egun zehatzez gain, Landakoz gainerako espazioetan ere egitarau berezia izango dute. Esaterako, Irudienean eguerdiro etxeko txikientzako familia programaz gozatzeko aukera izango da, abenduaren 7an 12:00etatik 14:00etara Kabi@n Game Erauntsiak eta Rolariak, bakarrik edo lagunekin, jolasteaz gozatzeko tartea irekiko dute eta, nola ez, Saguganbaran haurrentzat eta familientzat elkargunea eskainiko da, bost egunez 23 ekitaldirekin, Yolanda Arrietaren aurkezpena edo Potx eta Lotx pailazoen 'Zapata magikoa' eta Ene Kantakekin. Iazko arrakasta ikusita, abenduaren 10ean ikuskizuna Elkartegi kanpoaldean jarritako karpan izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Belaunaldi berriak gurekin nahi ditugu Durangoko Azokan»

«Belaunaldi berriak gurekin nahi ditugu Durangoko Azokan»