Borrar
Bertsozale

Bardoak, urtarrilaren 31tik martxoaren 28ra arte

Parte hartzen duten 13 taldeak lau multzotan banatuko dira: 96 parte hartzaile izango dira guztira

DV

Donostia

Larunbata, 25 urtarrila 2020, 15:15

Comenta

Nafarroako taldekako bertso txapelketa urtarrilaren 31an hasi eta martxoaren 28ra arte luzatuko da. Guztira 20 saio izango ditu Bardoak-ek. Finala Lizarran egingo da, eta lehiaz harago, «Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia» izatea nahi dute.

Herrialdeko Bertso Eskolen sarea indartu asmoz, bi urtean behin antolatzen da txapelketa. Modu horretan, «bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera ematen da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatuz, gune eta plaza berriak barneratuz eta molde parte hartzaileak praktikan jarriz«, azaldu dute antolatzaileek.

Berrikuntzekin dator taldekako txapelketa. Oraingoan, talde parte hartzaileen herriez gain, beste sei herri batu dira saioak jasoko dituztenen zerrendara, eta bertan izango dira txapelketako sei finalaurrekoak. Hain zuzen ere, Anizen, Atarrabian, Goizuetan, Jaunsaratsen, Tafallan eta Tuteran izango dira saio horiek. Modu horretan, bertsoa Nafarroako ahalik eta bazter gehienetara eramateko apustuari eutsi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Oraingoan, 96 parte hartzaile izango dira guztira: bertsolariak, gai-jartzaileak, antolatzaileak, sukaldariak… Helduak eta gazteak, herri batekoak eta bestekoak, beteranoak eta hasiberriak izango dira parte-hartzaileak.

Lehen fasea urtarrilaren 31tik otsailaren 14ra bitarte jokatuko da, 13 saiorekin. Parte hartzen duten 13 taldeak lau multzotan banatuta egongo dira. Hala, talde bakoitzak bere multzoko bi talderekin egingo ditu saioak, bat 'etxean' eta bestea 'kanpoan'. Bigarren fasera, hots, finalaurrekoetara, sei talde pasako dira.

Finalaurrekoak otsailaren 29tik martxoaren 14ra bitartean jokatuko dira. Joan-etorriko hiru kanporaketa izango dira, alegia, sei saio guztira. Kanporaketa horietako bakoitzean irabazle suertatzen den taldea pasako da finalera; hiru talde, guztira. Lehen aldiz, finalaurrekoak ez dira talde parte hartzaileen herrietan izango, baizik eta beste sei herritan.

Helburutzat zehaztu dituzte Bertso Eskolen sarea aktibatu eta indartzea, Bertso Eskolen arteko harremana bultzatuz eta bertso ekosistema bateratuz, bai eta Bertso Eskolak herriko eragile aktibo bihurtuz ere.

Nafarroako bertsolari eta bertsozaleen harrobia ere berritu nahi dute, bertsolari gazte eta hasiberriei trebatzeko aukera eman, plaza berriak eskainiz eta esperientzia handiagoko bertsolariekin kantatzeko aukera emanez. Halaber, plaza berrietara iritsiz, bertsolaritza eta bere bitartez euskara, Nafarroako ahalik eta bazter gehienetara eraman nahi dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bardoak, urtarrilaren 31tik martxoaren 28ra arte

Bardoak, urtarrilaren 31tik martxoaren 28ra arte