Borrar
Pasa den Durangoko Azokan grabatu zen bigarren denboraldiko azken saioa. DA

'Badabil' bideopodcastaren hirugarren denboraldia, abian

Gaitzat izango ditu taldeen itzulerak, ekoizpen zailtasunak, gorputz disidenteen presentzia eta genero desoreka, euskal zinemaren azken loraldia edo liburudenden egoera, besteak beste

J. A.

Asteazkena, 5 azaroa 2025, 12:49

Comenta

Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, euskal sortzaileen ikuspegitik abiatuta kulturari eta sorkuntzari lotutako gaiak jorratzen dituen 'Badabil' bideopodcastaren hirugarren denboraldia jada martxan da. Aurreko bi denboraldietan bezala Amets Aranguren kazetariak gidatuko du saioa eta orotara sei saio izango ditu, azkena Durango Azokatik bertatik grabatuko dena iaz bezala.

Eskema jada ezagun izango du irakurleak. Atal bakoitzean hiru kulturgile izango dira Arangurenerekin, kulturari eta sorkuntzari eragiten dioten alderdi bat eztabaidagai hartuta. Hala nola taldeen itzulerak eta esperientzia ahaztezinak, ekoizpen zailtasunak eta enpresa handien hegemonia, gorputz disidenteen presentzia eta genero desoreka, euskal zinemaren azken loraldia, liburudenden egoera eta fisikotasunaren galera edota kulturaren lehia eta lehiaketen kultura. «Atal bakoitzean galdera ezberdinei tiraka, bizi dugun testuingurutik abiatuta, gaur egun kultur sorkuntzak pairatzen dituen erronka eta aukera ezberdinak aztertuko dira», adierazi dute.

Hiru Damatxo ekoiztetxeak ETB Mediarentzat ekoizten duen bideopodcasta da 'Badabil'. Ekimenak bi denboraldi egin ditu jada. 2023an abiatu zen, bost atalekin, eta 2024an jarraitu zuen, jatorrizko bost atalei zuzeneko seigarren bat gehituz, Durangoko Azokan bertan. Lehen bi denboraldietan zehar, bertan izan dira Izaro Andres, Olaia Inziarte, Kike Amonarriz, Aner Peritz, Maite Atorrajauregi ('Mursego'), Itxaro Borda eta Josune Arakistain, besteak beste. Programaren arrakasta «nabaria» izan zen eta horren adierazle da iaz jasotako Argia saria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Badabil' bideopodcastaren hirugarren denboraldia, abian

'Badabil' bideopodcastaren hirugarren denboraldia, abian