Borrar
Kostatu zitzaion Txapelketa Nagusiko txapela janztea, baina azkenean lortu zuen, 1989an DV

Azken agurra «transmisioan erreferentea» izan den Jon Lopategi bertsolariari

84 urterekin zendu den bertsolari bizkaitarren aldeko hileta elizkizuna larunbat honetan izango da, 18:00etan, Muxikan

n. azurmendi

Donostia

Larunbata, 9 otsaila 2019, 11:39

Comenta

«Bart zendu da Jon Lopategi Lauzirika bertsolari txapelduna eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea izan dena». Horrela eman zuen atzo Bertsozale Elkarteak Lopategi, 'Baltza', bertsolari eta bertsolari askoren maisu izandakoaren heriotzaren berri . Azken agurra gaur egingo zaio jaioterrian, Muxikan. Hileta elizkizuna, hain zuzen, 18:00etan izango da, Ariatzako Santa Ariatzako Santa Kurtze Eliz-parrokian.

1934ko maiatzean Muxikako Aldauri baserrian jaioa, hamar neba-arrebatan seigarrena, ume-umetan pairatu zuen familiari gogor eragin zion gerraren kolpea, baserria ere suntsitu zuena. Gauzak normaltasunera-edo itzuli zirenean -gaixotu egin zen ama, preso egon zen aita...-, 12 urterekin Tolosako Sakramentinoetan hasi baino lehen, oso hurbilekoa izan zuen bertsolaritza, ez baitziren gutxi bertsolariak Muxikan; besteak beste, Enbeitatarrak. Itxuraz, Kepa Enbeitak, 'Urretxindorrak', piztu zuen Lopategirengan bertsotarako grina.

Amuriza, Lizaso eta Egañaren artean, 2005eko argazkian Telepress
Imagen principal - Amuriza, Lizaso eta Egañaren artean, 2005eko argazkian

«Lopategi izan da Euskal Herriak bat-bateko bertsolaritzan eman duen figurarik handienetako bat»

Xabier Amuriza

Handik zenbait urtera, 1959an, beste bi Enbeitarekin -Balendinekin eta Jonekekin- eta inguruko beste bertsolari batzuekin partekatu zuen Garriko Bertso Eskolaren sorrera. Ez zuen asko iraun, baina huraxe izan zen Euskal Herriko aurreneko Bertso Eskola, Lopategiren eta beste hainbat zaintzei esker loratu den bertsolaritzaren harrobiaren hazia.

Bertsolaritza tradizionalaren eta modernoaren artekoa; aurreneko bertsola eskola txiki haren eta gaurko sare emankorraren artekoa; Bizkaiaren eta Gipuzkoaren artekoa ere, bai, neurri batean... Bertsolari gisa lortu zuen mailarekin batera, transmizioan, zubigintzan, egindako lana eskertu zioten atzokoan zenbait bertsolarik.

Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioari egindako adierazpenetan, «Lopategi izan da Euskal Herriak bat-bateko bertsolaritzan eman duen figurarik handienetako bat» izan dela esan zuen Xabier Amurizak. Unai Iturriagak, berriz, «Bizkaian, ia ezerezetik, bertsolariak eta bertsozaleak sortzeko» egindako lana eskertu zion eta, «maisu onek bakarrik egiten dakiten bezala, bertsotarako behar dena erakutsi, ez baita hainbeste, eta orain zuek segi aurrera esan izana». «Eskerrik asko hegoak emon, hegaz egiten erakutsi eta haizetara askatzeagaitik», zioen Igor Elortzaren txioak. Beste askok ere izan zuten maisua gogoan.

Lopategiren oroimenez

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken agurra «transmisioan erreferentea» izan den Jon Lopategi bertsolariari

Azken agurra «transmisioan erreferentea» izan den Jon Lopategi bertsolariari