Borrar
Azken txapelketako irudia Bertsozale

Atzeratu egin dute 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Data zehatzik ez du iragarri Bertsozale Elkarteak hurrengo ediziorako; pandemiaren bilakaeraren eta bertsolaritzaren egoeraren arabera erabakiko dute noiz egin

DV

Donostia

Asteartea, 15 abendua 2020, 15:03

Comenta

Bertsozale Elkarteak jakinarazi du atzeratu egingo duela 2021ean izan behar zen Bertsolari Txapelketa Nagusia, aurretik zenbait lurraldetako txapelketekin gertatu bezala, nekez betetzen direlako txapelketa behar bezala gauzatzeko baldintzak. Elkarteak oraindik ez du txapelketarako datarik zehaztu.

«Pandemiaren eraginez, bertso saio ugari bertan behera geratu dira, eta bertso eskolek zailtasunak dituzte normaltasunez aritzeko. Bestalde, orain pentsaezina den jende multzoa elkartzen duen kultur ekitaldia da txapelketa, eta, osasun irizpideak aintzat, gerta liteke momenturen batean parte hartzaileren bat parte hartu ezinik geratzea. Hasi eta buka, txapelketa gauzatzeko bermerik ez dago», azaldu du Bertsozale Elkarteak.

Gogorarazi duenez, udazkenean bi txapelketa ziren jokatzekoak, eta atzeratu egin ditu biak: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa zein Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen dituen Xilaba txapelketa. Lehenean, Udabarria Bertsotan sailkapen fasea eginda hurrengo pausoa ez ematea erabaki zuen, eta, bigarrenean, txapelketa eten egin zuen, urriaren amaieran Frantziako Estatuan egoera okertu eta neurri berriak sartzearekin batera.

Era berean, 2021eko lehen hilabeteetan egitekoak ziren Arabako eta Nafarroako bertsolari txapelketak atzeratuko zituela aurreratu zuen duela zenbait aste.

Horrenbestez, lurralde horietako txapelketak ez ezik, lurraldeotan jazotakoa aintzat izaten duen Bertsolari Txapelketa Nagusia ere atzeratzea erabaki du Bertsozale Elkarteak, data berririk zehaztu gabe. Pandemiaren bilakaeraren eta bertsolaritzaren egoeraren arabera erabakiko du data berria.

Hala ere, bertsolaritzaz gozatzeko guneak bultzatzen eta antolatzen jarriko du urte berrian ere, «bertsolaritzan ari garenon artean osasun neurriekin bat datozen protokoloak adostuz gero, kultura eta bertsolaritza bizigarriak direlako». Horregatik, herriz herriko bertso eskolen eta antolatzaileen lana balioan jarri eta plaza sustatzeko ekimena aurkeztuko du datozen egunetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atzeratu egin dute 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Atzeratu egin dute 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia