Borrar
Mintegiko irudia Mintzola

Askotariko gaiak izan dituzte hizpide Mintzola Mintegian

Besteak beste, zaintzaren ekonomia eta kultur sorkuntza, bertsolaritzaren erresistentzia funtzioa edota bertso-eskoletan kantaera lantzeko proposamena jorratu dituzte

DV

Donostia

Igandea, 6 abendua 2020, 09:20

Comenta

Askotariko gaiak ekarri ditu aurtengo Mintzola Mintegiak. Besteak beste, zaintzaren ekonomia eta kultur sorkuntza, bertsolaritzaren erresistentzia funtzioa edota bertso-eskoletan kantaera lantzeko proposamena jorratu dituzte, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean antolatutako hitzorduan.

Iaz GRAL Saria eskuratu zuen Idoia Ilundainek ekin zion egitarauari, ahoz gorako irakurketa aztertuz, esperientzia sozial gisa duen funtziotik. Horretan, «irakurketa ozena ez da soilik ahotsa jartzea» azpimarratu zuen, eta entzuteak eta isiltasunak berak «bai irakurlearenak eta baita entzulearenak ere» duten garrantziaz aritu zen.

Ines Huartek eta Leire Amenabarrek aurkeztu zuten Mintzolak Laboa Katedrarekin egindako deialdian saria eskuratu duen eta taldean - Ana Villanueva, Ane Bengoetxea eta Miren Aiertza kideekin - garatzen ari diren ikerlana: 'Bertsolaritzaren erresistentzia funtzioa belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik: ikerketa-ekintza parte hartzailea'. 26 bertsolariri eta 24 bertsozaleri sei galdera irekiko galdetegia egin zaie, eta hortik ateratako ondorioetatik abiatu dute marko teorikoa.

Ikerketarekin dituzten helburuak azaldu eta etorkizuneko erronkak ere bistaratu zituzten: «Aniztasuna oholtzara ekartzea bertsolaritzan, bertsolaritza hegemonikoarekin apurtzeko» eta beste komunitate batzuk ere erdigunera ekartzea, bertsolaritza bere egin dezaten.

Zaintzaren ekonomia eta euskal kultur sorkuntza parez pare jarri ditu Akizuk, antzekotasun asko ikusi baitizkio bati eta besteari. Zaila da bateko zein besteko jarduerak orduetan neurtzea, adibidez. Besteak beste, ikerketarako elkarrizketatu dituenen artean kontziliazioaren gaia urratu duela aipatu du. Horretan, esate baterako, gizonezko eta emakumezko sortzaileen artean desorekak badaudela azaldu du Akizuk, eta estrategiak egon badaudela, baina «estrategia indibidualak» direla.

Ikerketa kontratua ere esleitu dute, Kepa Matxainek eskuratu duena. Bi fenomeno aztertu ditu: kanpo homologazioa eta txapelketak.

Halaber, aurten lehen aldiz esleitu dute Pello Mari Otaño beka: 'Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa' proiektuak eskuratu zuen saria. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko hainbat kidek sinatu dute lana, eta horietako bik, Mikel Artolak eta Unai Mendizabalek, aurkeztu dute mintegian.

Bertsolaritzaren didaktika izan dute abiapuntua. Bertsoa ikasteko eta irakasteko prozesuaren inguruan hausnartu dute: bertsotan egiteko gaitasunak xehatu, eta horiek mailakatzeko ariketa eginda, bertsoaren unitatera iritsi aurretik oinarrizkoagoak diren beste unitate batzuk daudela azaldu dute, eta horietako bat, koplaren eta puntuaren aurretik legokeena, litzateke zirtoa. Hala, Aiztondo bailarako zirtoa bildu eta hezkuntzan hura lantzeko proposamena ari dira ontzen.

Bere aldetik, Maddi Soroak bertso-eskoletan kantaera nola landu aztertzen duen ikerketa gauzatu du.

Kultura eta eragileak

Saioarekin amaitzeko Laboa Katedrak eta Mintzolak banatutako GRAL Sariaren banaketa gauzatu dute: «Uzta polita izan da» azpimarratu du Laboa Katedrako zuzendariak, Jone Miren Hernandezek: «12 lan aurkeztu dira, maila bikainekoak». Lan zaila izan du epaimahaiak; azkenean, Leire Amenabarren 'Sortzaile kulturalak eragile sozialak? Errepertorio kulturalak: espazio, audientzia eta estetika berriak' ikerlanak eskuratu du.

Amenabarrek labur-labur azaldu du ikerlana; gehiago jakiteko gogoz utzi gaitu, hurrengo urteko Mintzola Mintegira arte. Izan ere, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren Errektoreordea den Jon Zaratek opa bezala, uzta honi bide luzea aurreikusten diogu: «Opa diot Mintzolari arrakasta etorkizunean, hori izango delako euskararen eta euskal kulturaren arrakasta».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Askotariko gaiak izan dituzte hizpide Mintzola Mintegian

Askotariko gaiak izan dituzte hizpide Mintzola Mintegian