Borrar
2021eko Bertso Derbia Hernaniko Biteri kultur etxean egin zen. lobo altuna

Andoainen egingo da hilaren 14an aurtengo Bertso Derbia

SD Euskaldunaren mendeurrena dela eta Bastero Kultur Etxean burutuko den saiorako gonbidapenak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke

Asteartea, 3 urtarrila 2023, 14:41

Comenta

SD Euskaldunaren mendeurrena dela eta, Andoainen egingo da aurten futbol kutsu nabarmena duen Bertso Derbia urtarrilaren 14an. Zehazki, Bastero Kultur Etxean burutuko da ekimenaren 19. edizioa, 12:00etan. Izan ere, egun horretan bertan jokatuko da, 21:00etatik aurrera, ekimenaren jatorrian dagoen Relaren eta Athleticen arteko derbia. Bertsotan burutuko denerako gonbidapenak bertsosarrerak.eus atariak eska daitezke.

Aurtengoan, aurreko edizioetan realzale gisa aritu den Andoni Egañak gai-jartzaile lanak hartuko ditu bere gain. Realaren elastikoa Amets Arzallusek, Alaia Martinek eta Aitor Mendiluzek jantziko dute, eta txuri-gorrien aldean Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga ariko dira.

Bertso Derbia Real Sociedad Fundazioak eta a Athletic Fundazioak antolatzen dute elkarlanean 2012 urteaz geroztik, «lehia jatorra sustatzeko asmoz». Antolatzaileek nabarmentzen dutenez, «seguruenik, bi futbol-klub lehiakidek bien arteko lehian bizikidetza sustatzeko asmoz elkarlanean antolatzen duten kultura-jarduera bakarra izango da munduan». Bertso Derbiaren bitartez, alegia, «eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Andoainen egingo da hilaren 14an aurtengo Bertso Derbia

Andoainen egingo da hilaren 14an aurtengo Bertso Derbia