Borrar

AmaHiru konpainiak irabazi du 2025eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria

'Igogailu batean amaitu zen mundua' komedia hautatu du epaimahaiak eta bigarren saria 'Adriene Bergson-Johnson edo Euskal kulturak iraultza behar du!' antzezlanarentzat izan da

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 31 urria 2024, 10:58

Comenta

Donostiako AmaHiru konpainiak aurkeztutako 'Igogailu batean amaitu zen mundua' komediak irabazi du 2025eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza, epaimahaiak hala erabakita. Era berean, Baionako Itzuli taldearen azken proiektua, 'Adriene Bergson-Johnson edo Euskal kulturak iraultza behar du!' antzezlana, izan da finalista eta, beraz, bigarren saria eskuratu duena. Hala, donostiarrek 2.500 euroko ekarpena jasoko dute antzezlana garatzeko eta ekoizteko eta, baionarrek aldiz 2.000 eurokoa. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek. Bakoitzak lau emanaldi egingo ditu, eta horien truke, 3.000 euro jasoko ditu proiektu irabazleak, eta 2.500 euro finalistak.

'Igogailu batean amaitu zen mundua' komedia Iñaki Cid antzerkigile eta aktoreak gidatzen du eta Eneritz Sanchezek eta Iñigo Elosegik osatzen dute lantaldea. Obran Idoia eta Julen igogailu txiki batean topatzen dira bakoitzak bere aldetik lagun batzuen etxean egindako afari baten ostean. Biek zabor poltsak daramatzate. Ez dute elkar ezagutzen baina beraien bizitza betirako lotuta geratuko da. Bat-batean igogailua geratu eta behera jauziko da. Idoia eta Julen, konortea galdu ondoren, igogailuan esnatuko dira ahots batek hitz egiten diela. Igogailuen enpresako larrialdi zerbitzuetako langilea da, eta berak iragarriko die orain dela 2 ordu munduan hutsegite masibo bat egon dela eta mundua, ezagutzen zuten bezala behintzat, amaitu egin dela.

Bestetik, 'Adriene Bergson-Johnson edo Euskal kulturak iraultza behar du!' Maryse Urruty eta Martin Antxiak idatzi eta zuzendutako bakarrizketa da. Enpresagintza eta garapen pertsonalaren inguruko aholkuak trufatzen dituen fikziozko pertsonaia da, pentsamendu neo-liberalaren metafora, eta bere enpresaburu ikuspegi eta errealitatearen arteko desoreka izango da ikuskizunaren umore iturria. Adriene 1980ean sortu zen, Austinen, Texasen. Bere 'outsider' jarrerari esker, gure buruaz, gure ohiturez edota egoera batzuen zentzugabekeriaz irri egiteko aukera ematen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco AmaHiru konpainiak irabazi du 2025eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria

AmaHiru konpainiak irabazi du 2025eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria