Borrar
Urretxu

'AA Aita' bakarrizketaren aurrestreinaldia etxean egingo du Plazaolak

Irailaren 18an izango da Labeaga Aretoan eta sarrerak salgai dira jada barreman.eus webgunean

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 1 iraila 2025, 12:55

Comenta

2023ko maiatzaren 5ean estreinatu zuen 'Tu-Tum; Platz!' ikuskizuna Jon Plazaolak (Urretxu, 1982), lehen semea jaio eta hiru egunetara. Harekin bi urtez ibili da herriz herri eta Teok bi urteak betetzean erabaki zuen aroa amaitu zela. Baina ez aitatasunaren gaia hura baita ardatz aste gutxian estreinatuko duen 'AA Aita' bakarrizketan. Birako datak aurkeztu ostean, orain aurrestreinaldia iragarri du, hartarako semea konplize izanik. Eta umore askorekin.

Hark «grabatzen» dioen bideoan azaltzen du irailaren 18an Urretxun, Labeaga Aretoan, izango dela, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak jada salgai dira barreman.eus webgunean.

«Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi du Plazaolak (bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko ere, eta noski, gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere. Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik ariko da. Komedia. Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik… Ez, benetan. Parre egiteko», dio sinopsiak.

Ez da Plazaolak esku artean duen proiektu bakarra, urtarrilean estreinatutako 'Arizona' (Txalo) antzezlanarekin oraindik biran baitan. Hain zuzen, datorren astean izango da Donostian, lehendik gaztelaniaz irailaren 8tik 10eta eta ostean, 11tik 14ra euskaraz. Biak Antzoki Zaharrean, apirilean egin bezala. George eta Margaret, Margaret eta George, AEBetako «bi paleto» oinarri hartuta mugez ariko dira, bai herrialde artekoak -hori baitu oinarri antzezlanak, errealitatean emandako gertakariak-, zein pertsonen harremanen artekoak ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'AA Aita' bakarrizketaren aurrestreinaldia etxean egingo du Plazaolak

'AA Aita' bakarrizketaren aurrestreinaldia etxean egingo du Plazaolak