Borrar
Uxue Alberdi eta Miren Amuriza, Ane Labakarekin batera, iaz eskaini zuten bertso saio literario batean. nuñez

'Ahostegunak' abiatu ditu Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez

Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko, gazteei zuzendutako hiru saio eskainiko ditu azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean Gasteizko ordezkaritzan

Osteguna, 27 urria 2022, 14:50

Comenta

Euskaltzaindiak 'Ahostegunak' egitasmoa jarri du martxan, Mintzola egitasmoaren bidez. Doako egitasmoa da, 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eta bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko hiru saio eskainiko ditu azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean Gasteizko ordezkaritzan.

Akademiak jakinarazi duenez, Mintzola Fundazioa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia izango da aurrerantzean. Horretarako, Euskaltzaindiak bere lan eremua, lehentasunezko lan ildoak eta jarduerak finkatu ditu. Ohi duen lez, horiek guztiak ahozkoaren inguruan lan egiten duten eragileekiko lankidetzan landu nahi izan ditu Euskaltzaindiak.

Horrela, ikerketan, ezagutzaren transferentzian, formakuntzan eta sustapenean jardungo du Mintzolak aurrerantzean, eta Mintzola faktoriaren eskutik, aspalditik datorren egitasmo bat bultzatuko du Euskararen Akademiak ondorengo asteetan: Ahostegunak. 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako egitasmoa da, eta antzerkian, bertsolaritzan, kantuan eta literaturan murgiltzeko, gozatzeko eta sakontzeko saio ezberdinak antolatuko dira.

Ostegunetan izango dira saioak (azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean), Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan, 17:0etatik 20:00etara, eta Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek, Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak parte hartuko dute.

Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez bideratzen du proiektu hau, eta izena emateko epea azaroaren 10eko 12:00etan itxiko da. 'Ahots baten' egitasmoarekin gertatzen den moduan, proiektu honekin gazteek euskaraz egiten diren hainbat ahozko adierazpide ezagutzeko edota euskarazko hizkera informala lantzeko aukera izango dute, ahozko kultur sorkuntzaz gozatzeko aukera emanda.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ahostegunak' abiatu ditu Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez

'Ahostegunak' abiatu ditu Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez