Maialen Lujanbio, 2022ko finalean lepo bete zen Nafarroa Arenan. Iñigo Royo
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa

2026ko zein 2030eko bertso-finalak Iruñean lehiatuko dira

Aurrez, udazkenean hartarako txartelak ere banatuko dituzten lau herrialdeetako txapelketak, Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa, izango dira

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 3 de septiembre 2025, 15:56

Udan bertsoak plazaz plaza entzuteko aukera izan ostean, plaza nagusirako deia ere heldu da, asteazken honetan jakinarazi baitu Bertsozale Elkarteak 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 20an izango dela Nafarroa Arenan (Iruñea). Ez hori soilik: «Azken txapelketako finala ere han jokatu zen, eta datorrena ere han izango da», aurreratu dute.

Publicidad

Aurrez, noski, bestelako lehia mordoa izango dira, hain zuzen ere hartarako txartelak ere banatuko dituzten lau herrialdeetako txapelketak: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa. Askok martxoan izan zuten sailkapen fasea eta orain helduko da azkena, txapela eta 2026ko Nagusirako sailkapenak erabaki dituztenak. Joan den urtean izandako Gipuzkoako Txapelketarekin batera, puntuagarriak izango dira datozenak ere.

Hasten lehena Bizkaiko Txapelketa izango da irailaren 28an Urdulizen lehiatuko den lehen faseko lehen saioarekin. Jada osatu da bertsolarien zerrenda. Lehia bera aurkezten ere lehena izan zen, uda aurretik, nahiz eta datorren larunbata, irailak 13, Elkartearen Eguna izanik, aukera baliatuko da barne aurkezpena egiteko. Orduan esan bezala, azken txapelketetan finala Bilbao Arenan izan ostean aurten Casillan egitea erabaki baita.

Astebetera ekingo dio bideari Nafarroako Txapelketak, urriaren 4an, Auritzen. Lehia honetan ere bada berritasunik, duela aste batzuk aurreratu zuten bezala lehendabizikoz Nafarroa Arenan izango baita finala, azaroaren 29an. Finala zein, oro har, txapelketa iragartzeko prentsaurrekoa larunbat honetan izango da, goizeko 10:30ean, Nafarroa Arenan bertan.

Honen finala igarota abiatuko da Xilabako lehen fasea, abenduaren 6an, Aiherran eta 2026ko urtarrilaren 31n amaituko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan egingo den finalean.

Bertsoak etenik ez duenaren adierazle, jarraian lekukoa hartuko du Arabakoak, otsaileko lehen larunbatean hasi eta martxoaren 28an Gasteizko Europa Jauregian izango den finalarekin amaituta.

Publicidad

Orduan bai, herrialdetako txapelketak bukatutzat emango dute urtea. Esan bezala, 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari begira Arabatik, Nafarroatik eta Xilabatik bina bertsolari gehiago sailkatuko dira. Hala, azken urteetan ziren 36 bertsolaritik 42 izatera igaroko da. Antolakuntza aldetik aldaketa lehen fasean soilik izango da, sei beharrean zazpi saio izango baititu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad