Borrar

Txakurrekin elurretan barrena

Bukatzear da Kanadan Nazioarteko Mushing Txapelketa. Itoiz Armendariz eskoriatzarra, txapeldun izandakoa, ez da han izan. Hurrengo txapelketarako ari da gordetzen sosak

Begoña del Teso

Domingo, 29 de enero 2017, 12:58

Bi urtez behin izaten da elur gainean egiten den kirol honetako proba nagusia, Mundukoa. 2015ean Alemanian ospatu zen txapelketan Eskoriatzako Itoiz Armendarizek distantzia ertainetako lehengo postua eskuratu zuen sei txakurrek tiratzen duten lera sailkapenean. 'Ipar', 'Eltza', 'Buma', Shiva, 'Sorgin' 'Irati', 'Oker' dira Itoitzek dituen 12 txakur horietako batzuen izenak. Batzuk dira oso indartsuak eta lerako bigarren edo hirugarren lerroan egiten dute tira. Besteak, ordea, txikiagoak dira, baina azkarrak oso. Hasierako ilaran daude jarrita, eta hor egiten dute lan ezinbestekoa ibilbidea bizkortzen denean. Zirkuitua oso tekniko bihurtzen denean alegia.

Itoitz ez dago iragan asteartean Ontarioko Haliburtonen hasi zen Mushing Nazioarteko Txapelketan. Hain da garestia elurretako kirol hau ezen aurten paso egingo duen, eta indar eta sos guztiak 2019.ekorako gordeko. Orain bi urte 300 eurotik gora gastatzen zituen hilero txakurren elikaduran, zainketan eta entrenamenduetan. Haliburtoneko probetan gaur airos dabilen Leongo Javier del Cantoren esanetan, 3.500 euro baino gehiago kostatu zaio harainoko bidaia. Babesle boteretsuak dituzten lehiakideek txapelketa hasi baino askoz lehenago joan ziren Kanada aldera bertako giro eta baldintzetara moldatzeko, baina horrek 7.000 euro gehiago exijitzen ditu

Mush! Mush! Mush!

Hitz arraroa dirudien arren, oso eskandinaviarra, oso Iparrekoa, oso nordikoa, mushing-en jatorri zaharra frantziarra da eta 'aurrera! goazen! ekin!' edo antzeko zerbait esan nahi du (zuen). Horrela mintzatzen zitzaien jabea aspaldi batean, garaietan zehar, elurretan leratik tira egin behar zuten zakurrei. Lera gainean, auriga balitz bezala doan gidariari 'musher' deitzen zaio orain.

Irudi klasikoak Jack Londonen izotz artean kokaturiko nobelak gogorazten dituen arren, elurra ez da ezinbeztekoa mushinga praktikatzeko. Ez da derrigorrez elur kirola, gurdi kirola edo soka-tiro-kirola baizik. Lur gaineko probak ere badira. Txakurra aldamenean dutela kanikrossean korrika egiten duten 'runner' horiek ere musherrak dira. Basamortuetan izan dira erronkak. Bizikleta gainean ere bai. Hala ere, irudimenak beti garamatza elurretara.

Nahiz eta Aragoiko Monegros basamortuan mushing probak sarri egiten diren, askoz ohikoagoak dira Pirinioetan, Alpeetan, Dolomitetan, Uthako lautada zurietan edo Kanadan antolazen diren horiek.

Nortzuk faborito Haliburtonen? Jakina, lur elurtuetan jaio, bizi, entrenatu ohi diren horiek. Izan ere, kirol honen sustraia ez dago joku edo jolas batean. Aizkolariekin, harrijasotzaileekin, artzain txakurrekin edo arraunlariekin gertatu zen bezala, lan eta iraupen kontua zen lera txakurrak erabiltzea jangauzak eta bestelakoak lur elurtuetan zehar garraiatzeko.

Agertuko ziren, bai, askoz beranduago elur motorrak eta helikopteroak baina ez ziren inolaz ere galdu elurretako langileen arteko apustu eta harrokeriak Ezetz haraino iritsi. Baietz zu baino lehenago, segur nere txakurrak zuenak baino hobeak direla Horra hor mushing kirolaren hasiera eta izana. Nortzuk faborito aurtengo munduko txapelketa honetan? Zainetan odola baino elurra duten emakume horiek, gizon horiek, txakur horiek. Denek diotenez, exijentzi handiko ibilbidea da aurtengo hau. Hiru zati antzematen dituzte bertan adituek. Hasierakoa oso-oso azkarra da. Erdikoan aise ibiltzeko zeharo tekniko jokatu behar du gidariak. Bukaerakoak berriz eskatuko die bai gizakiei bai txakurrei abiadura bizian tira egitea. Elur baldintzek ere badaukate garrantzi bizia lasterketa erabakitzeko. Hasierako egunetan elurra oso astuna eta lehorra zegoen. Geroxeago tenperatura jaitsi zen, elurra hasi zuen xuabe eta bai lerek bai txakurrek errazago hartu zituzten biraguneak, eta erosoago aldapak igo/jaitsi.

Garrantzitsua ere, garrantzitsua oso, txakurren egoera. Fisikoa zein psikikoa. Espainiako Gaztelatik joana den taldeak ez du entrenamendu bat ere egin elurretan, eskasa izan baita bertan elurra orain arte. Ondorioz, Kanadara iritsi, elurra ikusi, elurra zapaldu eta deseroso, deseroso arras somatu zuten 'Delta' izeneko txakurra. Tira egin zuen. Korrika egin zuen baina ez ohi bezain ederki eta azkar. Arazoa zein? Aklimatizazio eza. Ez da, momentuz, berriro atera zirkuitura. Girotu egin behar izan dute. Kontuz eta maitekiro.

Hori guztia Kanadan ari da gertatzen egun. Martxoaren azken astebukaeran berriz (27-28an) Euskadi eta Nafarroako Mushing Txapelketa izango da Aragoiko Anso bailaran, Linzako aterpearen inguruetan. Han Espainiako txapelduna den Javier Alemanno nafarra ikusteko aukera izango dugu. Baita, seguru, aurten Baqueira Bereten fin-fin ibili den Itoiz ere. Ordura arte, eutsi eta zorte on.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txakurrekin elurretan barrena

Txakurrekin elurretan barrena