Borrar
Amets Agirre, lehenengoa argazkian, Ormaiztegin. Zumaiako TX. Elkartea
Zumaia

Zumaiako harrobia lantzen

Benjamin, alebin eta infantil mailako lasterketak hasi aurretik, teknifikazioi saio ugari ari dira osatzen

Viernes, 21 de noviembre 2025, 20:41

Comenta

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko harrobia Ormaiztegin izan zen, mendi bizikletako teknifikazioan. Benjamin, alebin eta infantil mailako lasterketak hasi aurretik, teknifikazio saio ugari ari dira osatzen, Tolosan egin zen lehenengoa eta Ormaiztegin bigarrena. «Zirkuitu oso polita antolatu zuten, Gorka Izagirre txirrindulari ohia buru zela. Mimoz prestatutako lanak fruituak eman zituen oso-oso gustura ibili baitziren, asko ikasiz, gainera, etorkizuneko txirrindulariak», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek.

Kadeteetan, Daniel Blancok Lezamako ziklo kros lasterketan parte hartu zuen, eta Telmo Gaztañazpik pistako Gipuzkoako Challengeko bigarren jardunaldian. Daniel Blancok 32. amaitu zuen Lezamako lasterketa; «zirkuitu lokaztuan eman duen hobekuntza erakutsi zuen».

Pistan Telmo Gaztañazpik 19. amaitu zuen, scratcha 16., eta puntuaketan 18. sailkatu ondoren. «Beldurra oraindik ere ez du gainditu, baina pelotoiaren erritmoa eusten du eta itzulirik galdu gabe amaitzen ditu lasterketak», azaldu du Iribarrek. Sailkapen nagusian 46 txirrindularitatik 35. tokian da oriotarra. «Jardunaldi honetan, Euskal Herritik aparte, Frantzia eta Espainiako hainbat txokoetatik etorri ziren Donostiara lehiatzera, oso maila ona erakutsiz, batez ere, junior mailan MMR talde asturiarreko txirrindulariak». Gaur hirugarren jardunaldia jokatuko da, Espainiako rankingerako puntuak banatuko dituen azken jardunaldia izango da, hain zuzen ere.

Juniorretan, Unai Egaña tantaka ari da Euskal ziklo kros egutegiko lasterketetan parte hartzen, eta orain arteko emaitzarik onena lortu du Lezaman, 17. sailkatu baitzen, nahiz eta oraindik lehenengoetatik urrun ibili. «Errepideko denboraldiari begira prestaketa polita egiten ari da zumaiarra; junior maila estreinatzen ari da Egaña», gaineratu du Arritxu Iribarrek. Asteburu honetan Ametzagan izango da ziklo kros lasterketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumaiako harrobia lantzen

Zumaiako harrobia lantzen