Zumaia
Urdaburuko tontorrera larunbatean IndamendirekinS. U.
Zumaia.
Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:09
Ugaldetxo jatetxearen (Hernani) eta Barrengoloiaren (Errenteria) arteko ibilbidea antolatu du Indamendik larunbat honetarako, hilak 22. Tartean, Urdaburuko tontorra (599 metro) igoko dute. Goiz bueltako irteera izango da, eta guztira, 8 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 530 metroko desnibel positiboa eta 380 metroko desniblel negatiboarekin. Hamaiketakoa eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
Autobusa 08:00etan aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plazako geralekutik) eta doan da, Zumaiako Udalaren laguntzari esker. Arroan eta Zarautzen autobusa geratzeko aukera dago, beti ere, aurrez abisatuz gero indamendi1@gmail.com-era. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa hainbeste ez zikintzeko.
Izena emateko epea bihar, osteguna, 17:00etan amaituko da. Interesa dutenek mendi bazkunaren webgunearen bidez eman dezakete izena (https://indamendimb.eus/urdaburu8-eus/).