Borrar
SARA UTRERA

Zumaia

Mikel Deunaren Egunarekin amaitu dira aurtengo Samielak Artadin

Astelehena, 29 iraila 2025, 20:47

Comenta

Mikel Deunaren Egunarekin amaitu ziren atzo Samielak Artadi auzoan. Dozenaka lagun gerturatu ziren Artadira, jaien harira antolatutako azken ekintzez gozatzera. Jai eguna mezarekin hasi zen, eta ondoren Afizionatuen 1. mailako pilota partida izan zen: Xabier Apaolaza-Aratza Ormaetxea 25-19 Mikel Aranbarri-Iker Elizegi. Jarraian, 10 upategitako txakolina dastatzeko aukera izan zuten bizilagunek eta auzora gerturatu zirenek, Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien musikaz eta Amets Arzallus eta Andoni Egañaren bertsoez gozatzen zuten bitartean. Arratsaldean amaitu ziren jaiak, bertsolarien bigarren saioarekin eta trikitilarien erromeriarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mikel Deunaren Egunarekin amaitu dira aurtengo Samielak Artadin

Mikel Deunaren Egunarekin amaitu dira aurtengo Samielak Artadin