Zumaia
'Ipurbeltz zozoak beleari' antzezlana eskainiko dute igandean Aita Mari aretoan12:00etan izango da emanaldia. Sarrerak Turismo Bulegoan eta sarrerak zumaia.eus atarian daude salgai
'Ipurbeltz zozoak beleari' antzezlanarekin hasiko da igandean udazkeneko arte eszenikoen egitaraua Aita Mari aretoan. Haurrei zein familia osoari zuzendutako antzezlana eguerdiko 12:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan eta www.sarrerakzumaia.eus webgunean, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte, 4,25 euroren truke.
Jolasaren eta umorearen bidez askotariko mundu-ikuskerak onartzearen garrantziaz aritzen du Ipurbeltz-ek. «Bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dugu bizitza eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliozkoak direla. Zuhaitzentzat bizitza berdea da, Arbirentzat ordea morea. Bakoitzak era ezberdin batetan ikusten ditu gauzak eta ez dute elkar ulertzen, baina hasieran arazo bat dirudiena, altxor batetan bihurtzen da», dio obraren sinopsiak.
Unai Saenz eta David Gutierrez dira Imaginaciones Nai eta Ameztu Antzerkiak ekoitzitako lan honetako aktoreak. Gidoia Saenzena berarena da.