Zumaia
Hemen da EuskaraldiaLaugarren edizioa kalejirarekin, dantzekin, talde argazkiaren eta txapak jantzita hasiko dute
Hemen da Euskaraldia. Laugarren edizioa gaur hasiko da, eta maiatzaren 25era arte iraungo du. Euskararen erabilera aktibatzea helburu duen mugimenduari ongi etorria emateko, hainbat ekintza antolatu dira gaur arratsalderako.
Elkargunea 18:30ean izango da Beheko Plazan, eta bertan dantza eta kalejira hasiko da Astindu dantza taldearekin. Amaia plazaraino kalejira egin ostean, 19:00etan, katxaperoak bota eta Euskaraldiari hasiera ofiziala emango zaio, elkarrekin txapak jantzita.
Ondoren, familia argazkia atera eta Euskaraldiaren koreografia dantzatuko dute denek batera Astindurekin. Oraindik txapa ez duenak, Emakumeon* Etxean, AEKn, kiroldegian, udaletxean eta turismo bulegoan jaso dezake. Halaber, leku horietan aurtengo ekimenean izena emateko aukera ere egongo da.
- Temas
- Euskaraldia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.