Borrar
Azken txangoan Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia artean egon ziren. INDAMENDI M.B.

Zumaia

Guardaetxe eta Larraitz arteko ibilaldia egingo du Indamendik larunbatean

Igandean Irunen egingo duten Finalistaren egunean hartuko du parte Mendi Bazkunak

Sara Utrera

Zumaia

Astelehena, 20 urria 2025, 20:36

Comenta

Indamendi M.B.k urriaren azken larunbaterako, hilak 25erako, ibilaldi zoragarria antolatu du Guardaetxe (Nafarroa) eta Larraitz (Abaltzisketa) artean, Ganboa (1.413 metro) eta Larrunarri/Txindoki (1.342 metro) igoz. Egun osoko buelta honek 18 kilometro inguru ditu eta 800 metroko desnibel positiboa eta 1.500 metroko desnibel negatiboa. Beraz, janaria motxilan eramatea gomendatzen du elkarteak.

Joaneko autobusa goizeko 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geltokia). Arroako bidesarian eta Zarautzen autobusa gelditzeko aukera dago, beti ere denborarekin abisatuz indamendi1@gmail.com helbidera idatziz. Aldatzeko oinetakoak eramatea ere gomendatzen dute, «autobusa ez zikintzeko hainbeste».

Autobusaren prezioa 10 eurokoa da bazkide helduentzat, eta 13 eurokoa bazkide ez diren helduentzat. Haurren kasuan (18 urtetik beherakoak) prezioa 5 eurokoa da. Desapuntatu nahi dutenek telefono zenbaki honen bidez jarri beharko dute harremanetan: 688.860852.

Finalistaren eguna, igandean

Urriaren 26an, igandean, Eskola Mendizaletasuneko Finalistaren Eguna ospatuko da. Aurten Elaitz M.E.-k antolatuko du, eta goizeko itzuliak 7 kilometro izango ditu. Amaieran oparien banaketa egingo dute.

Irteera autobusa goizeko 08:00etan aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plaza geralekutik). Arroako ordainlekuan autobusa gelditzeko aukera izango da, garaiz abisatuz gero indamendi1@gmail.com helbidera idatziz. Autobusaren prezioa doan da Zumaiako Udalaren laguntza izango duelako.Hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatzen da, baita ordezko oinetakoak ere, autobusa hainbeste ez zikintzeko.

Izen-ematea Indamendiren webgunetik egin daiteke (https:// indamendimb.eus/finalistaren-eguna/), izena emateko epea ostegun eguerdian itxiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Guardaetxe eta Larraitz arteko ibilaldia egingo du Indamendik larunbatean

Guardaetxe eta Larraitz arteko ibilaldia egingo du Indamendik larunbatean