Borrar
ETBko 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren 12. denboraldiko aktoreak. EITB

Zumaia

'Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldia, azaroaren 9an Aita Marin

Estreinaldira joateko gonbidapenak hilaren 29tik aurrera egongo dira eskuragarri

Sara Utrera

ZUMAIA. '

Ostirala, 24 urria 2025, 20:59

Comenta

Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldia azaroaren 9an iritsiko da Zumaiara. Hitzordua 17:00etan izango da, Aita Mari aretoan, eta sarrera doakoa bada ere, gonbidapena izatea beharrezkoa izango da estreinaldira joateko.

Gonbidapenak urriaren 29an egongo dira eskuragarri, 10:00etatik aurrera, www.sarrerakzumaia.eus web orriaren bidez. Pertsona bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskatu ahal izango ditu, eta sarrera lortu duen baina azkenean saiora joaterik izango ez duen norbait badago, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko du, kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita.

«Maitanek beste itxura bat eman nahi dio udalekuari, eta ideia berritzaile bat ekarriko du. Baina, bere izaera kontuan izanik, oraingoan ere sortuko du istilu bat edo beste, eta, ondorioz, ikasleak aurka izango ditu. Garazirekin batera, arazoei konponbidea ematen saiatuko da, baina ez dute batere misio erraza izango, indartsu baitatoz aurtengo ikasleak. Ekaitzek, esaterako, ez du inongo erreparorik izango istiluetan sartzeko, eta Rokek erakutsiko du harkaitza bezain mutil gogorra dela. Azpik argi utziko du ez zaiola gustatzen besteek desberdin ikustea, eta Maren nortasun handiko pertsona dela ikusiko dugu. Karla izango da aurtengo udalekuko neska pijokumea, eta Gaizkak maitasuna topatuko du, espero gabe», aurreratzen du ETBko telesailaren denboraldi berriaren sinopsiak.

Pertsona bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskatu ahal izango ditu, www.sarrerakzumaia.eus web orriaren bidez

Sei pertsonaia berri izango ditu 'Go!azen'-eko 12. denboraldiak: Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez), Roke (Jon Alonso), Azpi (Yan Pinto), Ekaitz (Josu Iriarte) eta Gaizka (Luken Urruzmendi) helduko dira aurten Basakabira, uda berezia igarotzera. Aurreko urteko esperientzia errepikatuko dute, berriz, Oihanek (Garazi Urkola), Izarrek (Irati Marin) eta Alaiak (Adriana Sanchez), baita Bosko (Ander Ayerza) ikasle beteranoak ere. Udalekuaren zuzendari lanetan jarraituko du Maitanek (Nerea Arriola), eta Garazi (Nerea Elizalde) izango du alboan, begirale lanetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldia, azaroaren 9an Aita Marin

'Go!azen' telesailaren 12. denboraldiaren estreinaldia, azaroaren 9an Aita Marin