Zumaia
'Eta feminismoen ikuspegitik ere interferitzen badugu? Zaintzan eta askatasunean oinarrituko den hezkuntza baterako bideak' hitzaldia gaurS.U.
zumaia.
Asteazkena, 29 urria 2025, 20:37
'Eta feminismoen ikuspegitik ere interferitzen badugu? Zaintzan eta askatasunean oinarrituko den hezkuntza baterako bideak' izeneko hitzaldia eskainiko dute gaur, 18:30ean, Emakumeon* Etxean. Irati Leon Hernandez eta Maria Sagasti Hernando izango dira hizlariak.
«Hezkuntzak ez ditu soilik ezagutzak transmititzen: balioak, harremanak eta mundua ulertzeko moduak ere eraikitzen ditu. Feminismoen ikuspegitik, esku-hartze hezitzaileek aukera dute zaintza eta askatasuna uztartzen dituen eredua sustatzeko», azaldu dute antolatzaileek. Hitzaldi honetan hezkuntza-eredu horretarako gakoak aztertuko dira.
Erkibek antolatutako hitzaldia
Bestalde, Erkibek antolatutako hitzaldi zikloaren bigarren saioa egingo dute gaur arratsaldean. Hala, 'Inteligencia Artificial: Qué es, para qué sirve y por qué nos afecta. Oportunidades de la Inteligencia Artificial en nuestro día a día' izenburupean, solasaldia eskainiko da Alondegiko Oxford aretoan 18:30ean hasita. Basque Artifizial Intelligence Center-eko zuzendari nagusia den Laura Marronek zuzenduko du saioa.